Miliziano sozialista espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ángeles Flórez Peón, Maricuela izenez ezaguna (Blimea, San Martín del Rey Aurelio, Asturias, 1918ko azaroaren 17a – Gijón, 2024ko maiatzaren 23a), Asturiasko Gazte Sozialisten (JSA) lehendakaria izan zen, eta bizirik zegoen Espainiako azken miliziano sozialistatzat jotzen zen.[1]
Ángeles Flórez Peón | |||
---|---|---|---|
2015eko urriaren 4a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ángeles Flórez Peón | ||
Jaiotza | Blimea (en) , 1918ko azaroaren 17a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Bizilekua | Samartín del Rei Aurelio Barakaldo Saint-Éloy-les-Mines Gijón | ||
Heriotza | Gijón, 2024ko maiatzaren 23a (105 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Graciano Rozada Vallina (1946 - 2003ko ekainaren 25a) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, militarra, erizaina, aktibista, shop assistant (en) , idazlea, political candidate (en) eta ehun urtetik gorakoa | ||
Kidetza | Juventudes Socialistas de Asturias (en) | ||
Izengoitia(k) | Maricuela | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Vichyko gobernua Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista Asturiasko Federazio Sozialista | ||
Guraso bananduak izanik, 9 urterekin lurzoruak garbitzen hasi zen Ángeles Flórez. 16 urte zituenean, anaia nagusia galdu zuen, Antonio, beste 23 gizonekin batera eraila 1934ko urriko greba iraultzailearen errepresioan, Carbayinen.[2] Horrek Gazte Sozialistetan afiliatzea ekarri zuen 1936an, eta uztaileko estatu-kolpearen ondoren miliziano bihurtu zen Colloton. Erizaina ere izan zen Gijongo kanpaina-ospitale batean.[3] Maricuela ezizenak, ¡Arriba los pobres del mundo! izeneko antzezlanaren pertsonaia protagonistari egiten dio erreferentzia. (Jacinto Sánchez, 1934).[4] Antzezlan hori Flórezek 17 urterekin antzeztu zuen, Gerra Zibila hasi zenean.[5]
Flórez 1937ko urrian atxilotu zuten, eta hasiera batean 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina gero 9 urtera murriztu zioten zigorra. 1938ko maiatzean, Gipuzkoako Saturrarango espetxera eraman zuten, eta han bete zuen zigorra, 1941eko abuztuan zaintzapeko askatasunean atera zen arte. Denbora batez Barakaldon bizi izan zen, bere ahizpa bat bizi zen lekuan, eta gero Oviedo eta El Entregora joan zen. Han sagardotegi batean lan egin zuen lehenik, eta farmazia batean gero.[3]
1946an, Graciano Rozada Vallinarekin, Asturiasko PSOE eta UGTren berrantolaketan parte hartu zuenarekin ezkondu zen Flórez. Prozesu horietan parte hartu zuenez, Rozadak Frantziara ihes egitea erabaki zuen 1947ko abuztuan, atxilotua izateko arriskua zegoelako. Flórez eta bere alaba 1948ko martxoan bildu ziren berarekin, gerrillari talde baten heriotzan parte hartu ondoren. Bere inplikazio politikoa garrantzitsua izaten jarraitu zuen erbestetik, eta 1958an egindako PSOEren VII. Kongresuan aktiboki parte hartu zuen.[3][6]
1960an Espainiara itzuli zen familia bisitatzera, eta mugan atxilotu zuten, baina Asturiasera joan eta Frantziara itzuli ahal izan zen. 2003an, senarra hil zitzaion Saint-Éloy-les-Minesen, eta urtebete geroago Asturiasera itzuli zen. Gijonen finkatu zen, eta JSAko kide izan zen 2013ko hasieratik.[3]
2014an, 95 urterekin, Florez Facebook sare soziala erabiltzen hasi zen bere ideia eta iritzi politikoak partekatzeko.[7] Gainera, garai horretako eta bere belaunaldiko historia gal ez dadin, 2013an, 34ko Iraultzaren eta Gerra Zibilaren testigantzak biltzen zituen lan bat argitaratu zuen,[8] eta 2018an, bere memoriekin liburu bat aurkeztu zuen Madrilgo Liburu Azokan.[9]
2024ko amaiatzaren 23an hil zen Gijonen,105 urte zituela.[10]
2016ko urrian, 25en Klubak omenaldia egin zion Flórezi, eta sari bat eman zion askatasunaren eta demokraziaren alde egiteagatik. Sari hori orduko Diario 16 egunkariko zuzendari Cristina Fallarás kazetariaren eskutik jaso zuen.[11] Sari horiek elkarte feministak ematen ditu urtero, "Emakumeak eta haien arazoak ikusarazteko", eta Pepa Bueno kazetariak eta Almudena Grandes idazleak ere jaso zituzten, besteak beste.[12]
2017ko urriaren 21ean, Pozu Fortuna saria jaso zuen Flórezek. Pozu Fortuna Foroa Elkarteak banatzen du urtero, Mieresko Udalarekin lankidetzan, eta "gizatasuna, askatasuna, elkartasuna, bakea eta giza eskubideen defentsa nabarmentzen dituzten ekintzak edo lanak egiten nabarmendu diren pertsona, erakunde edo entitateak" aintzatesten ditu.[13] Sari banaketa Asturiasko hobi komunik handienetako baten inguruan egin zen.[14]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.