From Wikipedia, the free encyclopedia
Ángel Parra, Luis Ángel Cereceda Parraren izen artistikoa (Valparaíso, 1943ko ekainaren 27 – Paris, 2017ko martxoaren 11), kantautore eta musikari txiletarra ezaguna izan zen. Violeta Parraren semea, Nueva Canción Chilena mugimenduaren partaidea izan zen. Augusto Pinochet diktadorearen errepresioa ezagutu zuen eta Europan erbesteratu zen.
Ángel Parra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Ángel Cereceda Parra |
Jaiotza | Valparaíso, 1943ko ekainaren 27a |
Herrialdea | Txile Frantzia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Antony eta Paris, 2017ko martxoaren 11 (73 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Familia | |
Aita | Luis Cereceda |
Ama | Violeta Parra |
Ezkontidea(k) | Marta Orrego (en) 1978) Ruth Valentini (en) 2017) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Parra Family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | soinu banda konpositorea, abeslaria, musikaria, idazlea, egile abeslaria, eleberrigilea, zinema aktorea, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Txileko Kantagintza Berria herri-musika protesta abestia Boleroa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra Guitarrón chileno (en) |
Diskoetxea | Demon L'Escargot Alerce |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Txileko Alderdi Komunista |
Ángel oso gazte hasi zen musika munduan. Bost urte zituela, gurasoak banandu ondoren, zirkuetan hasi zen kantatzen; garai hartan bere errepertorioaren oinarria Leo Mariniren kantak izan ziren. Hamar urtez Isaías Angulo maisua ezagutu zuen eta harekin gitarratzar txiletarra jotzen ikasi zuen. Hamabost urte zituen lehenengo diskoa plazaratu zuenean, 1958an. 1960 Ángel Parra Txileko telebistan hasi zen lanean, mota guztietako lanak eginez. Gauza bera Uruguain egin zuen eta han zuzendariaren kargua lortu zuen. 1961n, bere amarekin eta Isabel Parra arrebarekin Europan zehar abestu zuen; kontzertu-itzuli horretatik Isabel eta Ángel Parra bikote musikala sortu zen eta Peña de los Parra izeneko ekimena (Parratarren lagun taldea) non, besteak beste, Víctor Jara, Rolando Alarcón eta Patricio Manns kantariak abestu zuten. Diskoak kaleratzen zuen arabera, musikari gaztearen garrantziak Txileko musika-munduan gora egin zuen. Haren kantek Txileko folklorearen elementuak eta protesta musikarenak nahasten zituen. Urte horietan Quilapayún eta Los Curacas taldeen sorreran lagundu zuen. Denboraz, bere musikan beste estiloen eragina ikus daiteke, bereziki rock musikarena.
Bere ezkerreko ideologia zela eta, Salvador Allende eta Unidad Popular koalizioaren alde lan egin zuen. Horregatik, militarrek 1973ko Txileko estatu kolpea eman zutenean Santiagoko Estadio Nazionalean atxilotua izan zen. Ondoren Chacabucoko Preso-zelaira eraman zuten eta han 1974ko otsaila arte egon zen atxilotua. Han ekimen kultural desberdinetan hartu zuen parte; bereziki ospetsua izan zen Chacabucon Luis Alberto Corvalánek grabatu zion presoei eskainitako kontzertua, 1975an Chacabuco albumean jasoa izan zena. Hilabete horietan ere Passion selon Saint Jean konposatu zuen.
Libre gelditu zenean lehendabizi Mexikora eta, ondoren, Frantziara erbesteratu zen. Europatik diktaduraren krimenak salatzeko lan handia egin zuen. Halaber, diskoak plazaratzen jarraitu zuen.
1989an Txilera bueltatu zen kontzertu batzuk emateko baina Frantzian bizitzen jarraitu zuen. 73 urte zituenean, birikako minbiziak jota, 2017ko martxoaren 11an Parisen hil zen.[1][2]
Ángel Parrak diskografia handia du, 50 disko baino gehiago. Hemen bakarrik estudioko lanak jasotzen ditugu, ez zuzenekoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.