politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ángel Jesús Acebes Paniagua, (Pajares de Adaja, Ávila, 1958ko uztailaren 3) Alderdi Popularreko politikaria da. José María Aznar Espainiako presidentea zelarik, Angel Acebesek hainbat ministeriotako karguetan jardun zuen, Justizia edo Barne ministroa besteak beste. Egun, Alderdi Popularreko Idazkari Orokorra da.
Salamancako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. UCD alderdian izena emanda, Avilako zinegotzia (1987-1991) eta geroago alkatea (1991-1995) izan zen. 1993ko ekainetik 1996ko martxo arte Espainiako Senatuko kide izan zen, eta GALen auzian José Barrionuevoren agerraldia eskatu zuen, laburki eratu zen Senatuko ikerketa-batzordean.[1] Jose Maria Aznarrek 1996ko hauteskundeak irabazi zituenean, alderdian sartu zen koordinatzaile orokor karguan. Jose Maria Aznarrek, 1999ko urtarrilean, gobernura eraman zuen orduan, Administrazio Publikoetako Ministro izendatuta. 2000ko martxoan Justiziako ministroa eta 2002ko uztailean, alderdiak Espainiako 2004ko hauteskundeak galdu arte, Barne Ministroa izan zen.
Beraz, Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak burutu zirenean, Angel Acebes zen Barne Ministroa. Bere jarduera egun horietan gaur egun ere polemikoa da oso. Atentatuetako egunetik hauteskundeen egunera arte (martxoaren 14) eman zituen prentsaurrekoetan atentatuen erantzulea ETA zela adierazi zuen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala aurkitutako zantzuek islamista bortitzen ekintza zela seinalatu; are, hipotesi hori baztertzea "intoxikazio onartezintzat" jo zuen. Gainera, Espainiako kongresuan egin zen komisioan zein epaiketan bertan, polizia buruek adierazi dute martxoaren 11ren arratsalderako islamisten hipotesia irekita eta oinarrituta zegoela.[2] Zenbaiten ustez, Angel Acebes barne ministroak orduko Espainiako gobernuan zuen eraginak eta haren irudiak hauteskundeak galarazi zizkion Alderdi Popularrari.
2012ko apirilean, Ángel Acebes Iberdrolako administrazio kontseiluan hasi zen. Handik gutxira, Bankiako eskandaluan inputatua izan zen, eta Bárcenasen paperengatik ere auzipetua. 2019ko urtarrilean, bertako administrazio kontseilua utzi zuen. Administrazio kontseiluan izandako aldian, 2,19 milioi euroko diru sarrerak izan zituen gordinik; gainera, konpainia horren 6.377 akzio zituen, 45.914 eurokoa balioaz.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.