From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuria Gaztelakoa[1] (Palentzia, 1188ko martxoaren 4a - Melun, 1252ko azaroaren 27a), Gaztelako infanta, 1223-1226 bitartean Frantziako erregina ezkontidea eta 1226–1235 bitartean Frantziako erregeordea izan zen[2].
Zuria Gaztelakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Palentzia, 1188ko martxoaren 4a | ||||
Herrialdea | Gaztelako Erresuma | ||||
Heriotza | Melun, 1252ko azaroaren 27a (64 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Maubuisson Abbey (en) | ||||
Heriotza modua | : eritasuna | ||||
Familia | |||||
Aita | Alfontso VIII.a Gaztelakoa | ||||
Ama | Leonor Ingalaterrakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Luis VIII.a Frantziakoa (1200ko maiatzaren 30a (egutegi gregorianoa), 1200ko maiatzaren 23a (egutegi gregorianoa) - 1226ko azaroaren 15a (egutegi gregorianoa)) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Ivreako etxea House of Burgundy - Castile and León (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregeordea eta musikagilea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Erlijio-ordena | Zistertar | ||||
Aita Alfontso VIII.a Gaztelakoa eta ama Leonor Ingalaterrakoa izan zituen. Bere neba Henrike I.a Gaztelakoa eta ahizpa Berengaria Gaztelakoa izan ziren.
Filipe II.a Frantziakoa eta Joan Lurgabea erregeek hala adosturik, Frantziako tronuaren oinordekoa Gaztelako infanta batekin ezkonduko zen. Hori zela eta, adineko andrea zen Leonor Akitaniakoa Gaztelara joan eta Zuria hautatu zuen. 12 urte besterik ez zituela, Zuria amamarekin joan zen Parisa. 1200ko maiatzaren 22an Luis VIII.a Frantziakoarekin ezkondu zen[3]
1223an erregina ezkontide bilakatu zen baina hiru urte besterik ez zituen eman karguan, Luis disenteriaz hil zelako. Haien bigarren semea, Luis, izan zen ondorengoa, eta heldutasuna iritsi bitartean Zuria erregeordea izan zen. Jaun feudal handien altxamendua zapaldu ondoren, albitarren aurkako gerra amaitu zuen (1229ko Parisko Ituna). Semea adinera heldu zenean, Pontoiseko Maubuisson abadiara erretiratu zen. Luis IX.a VII. Gurutzadara joan zelarik (1249-1252 bitatean), erregeorde bihurtu zen berriro eta pastoureaux izenekoen matxinadari eman zion bukaera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.