Zumba
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zumba 1990eko hamarkadaren erdialdean Alberto "Beto" Pérez kolonbiarrak sortutako fitness diziplina bat da,[1][2] errutina aerobiko batzuekin konbinatutako dantza mugimenduen bidez alde batetik gorputz osasuntsu bat mantentzera bideratua, eta bestetik, gorputza garatu, indartu eta malgutasunera.
Zumbak bere errutinen artean erritmo latinoamerikar nagusiak erabiltzen ditu, hala nola salsa, merenguea, cumbia, bachata eta reggaetoia. Zumba saio bakoitzean 50-300 kilokaloria erre daitezke.