From Wikipedia, the free encyclopedia
Zubi-branka eraikuntza babesle bat da, zubien harroinean eraikia, ur-lasterraren indarra hautsi eta bi aldeetara banatzeko. Gainera, beste funtzio batzuk ere ditu: harroinen higadura gutxitu, urak daramatzan hondakinetatik babestu (batez ere uraldian) eta zubiaren pisua zimenduetan banatu.
Zubi-brankak puntadunak izaten dira, ur-lasterra bideratzeko eta hondakinak banatzeko, batez ere ibaian gora. Batzuetan ibaian behera izaren dira, puntadunak edo beste itxura batekoak (biribilduak, kamutsak...). Herrialde hotzetan non izotza izan ohi den, harroinen aurrean zurezko zubi-brankak ipintzen dira, izotz-hausle izenekoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.