Zuberoako Kostüma
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuberoako Kostüma edo Zuberoako Forua (okzitanieraz: Coustume de Solle) bearneraz idatzitako agiria da[1]. Bertan Zuberoako Erdi Aroko egitura sozial eta administratiboa transkribatu zuten. Hitz batzuk izan ezik (sainhoa, abel haxacarri eta gasaila), gaskoiz idatzi zuten eta ez zen euskaratua izan[2].
Datu azkarrak Zuberoako Kostüma, Datuak ...
Zuberoako Kostüma | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1520) |
Argitaratze-data | 1553 |
Generoa | Forua |
Jatorrizko izenburua | Les Coustumes/ generales du pays and Viscô/pté de Solle |
Hizkuntza | Bearnera |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Itxi
Bertan agertzen diren ohiturak lehenagokoak badira ere[3][4], Frantzisko I.a Frantziakoak 1520ko martxoaren 5ean idazteko agindua eman zien. Lanari ekin eta urte bereko azaroaren 21erako izkiriatua zuten. Lehendabizikoz 1553an argitaratu zuten Bordelen. Guztira 336 kapitulu zituen 37 titulutan banaturik[5].