![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c2/Ruins_in_Zubarah_on_a_cloudy_day.jpg/640px-Ruins_in_Zubarah_on_a_cloudy_day.jpg&w=640&q=50)
Zubarah
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zubarah edo Al Zubarah (arabieraz: الزبارة) Qatarko antzinako gotorlekua da, Al Shamal udalerrian dagoena. Persiar golkoko kostaldean kokaturik, Shaikh Muhammed bin Khalifak sortu eta 2013tik aurrera UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua da. Lehen Ormuzko itsasarterako perla-faktoria izan zen, Kuwaiteko merkatariek ustiatzen zutena.
Datu azkarrak Kokapena, Emirerri ...
Zubarah | |
---|---|
الزبارة | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Emirerri | ![]() |
Municipality of Qatar | Al Shamal |
Koordenatuak | 25°59′00″N 51°01′38″E |
![]() | |
Altitudea | 2 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Azalera | 4,6 km² |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii), (iv) eta (v) |
Erreferentzia | 1402 eta 1402rev |
Eskualdea[upper-roman 1] | Arabiar Herrialdeak |
Izen-ematea | 2013 (XXXVII. bilkura) |
Itxi
4,6 km² inguruko azalera izanda, Zubarah herrialdeko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuena da, hiri gotortua, portu bat, itsasorako kanal bat, bi harresi, Murair gotorlekua eta berriena, Zubarah gotorlekua barne hartzen dituena.[1]