Zortziko handi
Bertsoak sortzeko neurri oso erabilia bertsolaritzan / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zortziko handia edo lau puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako lau ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Adibide bat Ume eder bat doinua izan daiteke.[1][2][3][4]
Zortziko handiak 18 silaba eta bi etenaldi baditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.[5]
Zortziko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta lau puntuko handi Iparraldean.