From Wikipedia, the free encyclopedia
Zirruak (latinetik: cirrus, "ile xerloa") izotz kristal txikiz osaturik dauden goi mailako hodeiak dira, troposferaren goiko aldean eratzen direnak. Harizpi txurien antza izaten dute eta jeneralean ez dira trinkoak izaten. Ez dute prezipitaziorik eragiten. Depresioen aurretik agertzen dira eta izpi zuri finen edo zerrenda zuri edo zuri samarren itxura izaten dute. Gehienetan, izotz-kristal txiki-txikiz osatuak izaten dira.[1]
Zirruak ur lurruna garaiera handian izozten denean eratzen dira, presio atmosferikoa 600 mbar (4.000 metroko garaieran) eta 200 mbar (12.000 metroko garaieran) artean dagoenean [2]. Garaiera horietan ur lurruna urria denez gero, zirruak oso meheak izaten dira[3].
"Ile mehe" horien itxurak zirruaren gaineko airearen eta azpiko airearen artean sortzen den haizearen norabidea adierazten dute. Troposferaren gainaldean agertzen dira 8 eta 12 kilometroko altueran.
Askotan goi mailako beste hodeiekin (zirrustratu eta zirrukumuluekin) batera agertzen dira. Askotan, altuerako ezegonkortasunaren edo fronte bero baten etorreraren lehenbiziko seinaleak izaten dira. Beste batzuetan ekaitz baten ondorengo hodeiak dira. Zikloi tropikalen inguruan, garaiera handian, zirru eta zirruestratu geruza zabalak eratzen dira.
Edozein kasutan ere une horretako prezipitaziorik ezaren adierazle dira, haiek ikusi ahal izateko tartean beste hodeirik ez baita egon behar.
Hodei genero honetan bost espezie bereizten dira[4]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.