Zintzinato
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Luzio Kintzio Zintzinato (K.a. 519-K.a. 439), Patriziarra, kontsula, jenerala, eta, ondoren, diktadorea izan zen denbora labur batez, senatuaren aginduz. Katon Maiorrek, ondradutasun, zuzentasun, osotasun eta beste bertute erromatar batzuen (xalotasun errustikoa eta anbizio pertsonal eza) eredu bihurtu zuen, ahalmen estrategiko militar eta legegile nabarmenekin uztartzen jakin zituen bertuteak.
Zintzinato | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | K.a. 519 | ||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||
Heriotza | Erromatar Errepublika, K.a. 430(e)ko hamarkada (88/98 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Quinctius | ||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||
Ezkontidea(k) | Racilia (en) | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Haurrideak | |||||||||
Leinua | Quinctii Cincinnati (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | nekazaria, Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||||||||
Gradua | legatus (en) |
Patriziar bat zen, tribunatuaren eta idatzitako lege ororen aurkakoa. Nahigabetuta erretiratu zen bere haziendara, politikan parte hartzeari uko eginez, bere seme Kaeso, tribunoen aurka hizkera bortitz bat erabiltzeagatik erbesteratua izan baitzen. Erromako Senatuak kontsul suffectus bezala deitu zuen, urte horretan izendatua izan zen Publio Valerio Publikola hil ondoren, tribunoen eta plebeioen artean, Terentilia Arsa legearen ondorioz zegoen gatazka batean bitartekari lanak egiteko, honen ondoren, bere nekazal lanetara itzuli zelarik.
Bi urte beranduago, K.a. 458an, Senatuak berriz deitu zuen, erromatar armada eta Erroma bera, ekuo eta volskoen inbasiotik salbatzeko, horretarako, erabateko boterea eta diktadore kargua eman ziotelarik. Esaten denez, Zintzinatok, eskuak goldean zituen eskakizuna helarazi ziotenean. Inbaditzaileen aurka, hamasei egunetan garaipena lortu ondoren, ohore guztiei uko egin zien.
K.a. 450ean, Zintzinato, dezenbiro kargurako hautatu gabeko hautagaia izan zen. Kontsul kargurako plebeioak aukeratuak izateari buruzko legearen eztabaidetan, baretze neurrien defendatzaile bezala agertzen da. K.a. 439an, laurogei urterekin, bigarren aldiz izendatu zuten diktadore, Espurio Melioren ustezko azpijokoen aurka egiteko.
Bere ereduak, AEBetako Cincinnati hiriaren izena inspiratu zuen, Ohio estatuan dagoena, "zintzinato"en elkartearen omenez jarritako izena, George Washington ohoratzen zuena, elkarte honek, Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerraren garaiko zintzinatotzat hartzen zuelarik.
Aurrekoa Publio Volumnio Amentino eta Servio Sulpizio Kamerino Kornuto |
Erromatar kontsula Gaio Klaudio Irregilenserekin K.a. 460 |
Ondorengoa Kinto Fabio Vibulano eta Luzio Kornelio Maluginense |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.