Zinegotzi ordezkari
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zinegotzi ordezkaria[1][2][3][4] edo zinegotzi eskuordetua[5][6] (Concejal Delegado, espainolez), Espainiako egitura politiko-instituzionalean, zinegotzi hautetsi izateaz aparte toki gobernuko kide edo udalbatzaren kide den zinegotzia da.
Zinegotzi eskuordetuak bi kargu izango ditu aldi berean: udal horretako osoko bilkurako kide (hauteskundeetan hautatuak izan ziren zinegotzi guztiak bertan daude) eta herri horretako gobernuko kide. Gobernuko ministro edo sailburu bat moduan, batzutan ministro/sailburu eta legebiltzarkide izango da aldi berean.