From Wikipedia, the free encyclopedia
Ziklooktadienoa C8H12 formulako konposatu organikoa da zikloalkenoen familiakoa. Isomeria agertzen du eta cis deribatuak soilik aintzat harturik lau isomero dira posible: 1,2-ziklohexadienoa (aleno bat dena), 1,3-ziklooktadienoa, 1,4-ziklooktadienoa eta 1,5-ziklooktadienoa. Likido kolorge eta hegazkorrak dira[1].
Ziklooktadieno | |
---|---|
Formula kimikoa | C8H12 |
Mota | Dieno, carbocyclic compound (en) eta monocyclic compound (en) |
Identifikatzaileak |
Guztien artean 1,5-ziklooktadienoa da interesik handiena trantsizio-metalen konplexuetan estekatzaile gisa usatzen baita[2].