Bizkarrezurraren desbideratze ganbila From Wikipedia, the free encyclopedia
Zifosi (antzinako grezieraz: κυφός, kyphos, "konkor") bizkarrezurraren atzeranzko gehigizko okerdura anormala da, sorbaldan konkorra eratzen duena.[1][2]
Zifosi | |
---|---|
Scheuermann-en gaixotasuna duen 22 urteko gizona operatu aurretik. | |
Deskribapena | |
Mota | abnormal spinal curvature (en) kyphosis (en) |
Espezialitatea | Erreumatologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M40.0-M40.2, M42.0, E64.3,Q76.4, M84.0, M96.2, M96.3 |
GNS-9-MK | 732.0, 737.0, 737.1, 756.19 |
GNS-10 | M40.0-M40.2, M42.0, E64.3,Q76.4, M84.0, M96.2, M96.3 |
GNS-9 | 732.0, 737.0, 737.1, 756.19 |
DiseasesDB | 21885 |
MedlinePlus | 001240 |
eMedicine | 001240 |
MeSH | D007738D007738 |
Zifosia agertzearen arrazoien artean aurkitzen dira: diskoen endekapenezko gaixotasuna; garapen anomaliak, askotan Scheuermann-en gaixotasunarekin erlazionatutakoak; osteoporosiak eragiten duen ornoen konpresioaren hausturak; mieloma anizkoitzaga; edo traumatismoak.
Ohiko bizkarrezurra 1. ornotik 12. ornorarte hedatzen da eta angelu zifotiko txiki bat izan behar du, 20ºtik 45ºra bitartekoa. Bizkarrezurraren goiko "biribiltasuna" 45° baino gehiagokoa bada, zifosi edo "hiperzifosi" deritzo.
Scheuermann-en zifosia, hiperzifosien artean motarik ohikoena da eta nerabezaroan garatzen diren ornoen arteko ahoketen emaitza da. Gaur egun, zergatia ezezaguna da, eta kondizio hau multifaktoriala dirudi, gizonetan emakumeetan baino gehiago ematen dena.[3]
Deformazioei dagokienez, zifosia bizkarrezurraren kurbatze patalogikoa da, bizkarrezurreko zatiak bere profil lordotikoa galtzen baitu. Horrek bizkarra okertzen du, jarrera konkortua utziz.
Zifosi kasu gehienak arinak izaten dira eta behar duten bakarra errutina baten jarraipena da; hala ere, kasu larriak ahulgarriak izan daitezke. Zifosi maila altuek mina eta ondoez larriak eragin ditzakete: arnasketa eta digestio zailtsaunak, sistema kardiobaskularreko irregulartasunak, arazo neurologikoak, eta kasu larrienetan, bizitza nabarmen murriztu dezakete. Konkor larrienek normalean ez dute erantzun onik izaten tratamendu kontserbadoreen aurrean, eta gehienetan, bizkarrezur-fusio kirurgia behar izaten dute, gorputzaren kurbatura maila arrunta berreskuratzeko.
Ikerketa baten arabera, zifosiaren prebalentzia sudur buxadurarekin lotuta dago.[4]
Hainbat zifosi mota daude (GNS-10 kodeak parentesi artean ageri dira):
Zifosiaren diagnostikoa normalean behaketan eta neurketetan oinarrituta egiten da. Ornoen zapalkuntza eta bestelako anormaltasunak bezalako kausa idiopatikoak X izpien bidez baiezta daitezke, eta osteoporosia hezurren dentsitatea neurtzen duen eskanerraren bidez.
Zifosi postural torazikoa askotan posturaren beredukazioaren bidez trata daiteke, muskuluen indartzean oinarrituz. Ornoen zapalkuntzak, hausturak edo bestelako ornoetako anormalitateek eragindako zifosi idiopatikoa posturaren aldaketaren bidez tratatzea zailagoa da, ornoen alterazio estrukturalen ondorioz. Hazkuntza amaitu ez duten umeetan aparatu ortopedikoak epe luzean hobekuntza handiak erakusten ditu. Gainera ariketak ere preskribitu daitezke gehiegi luzatutako bizkarreko muskuluek eragin dezaketen deserosotasuna arintzeko. Zifosi idiopatiko larrienetan ebakuntza gomendatzen da.
Aparatu ortopedikoek onurak erakutsi zituzten ausazko froga kontrolatuetan.[13]
Milwaukeeko aparatu ortopedikoa, AEBetan zifosia tratatzeko maiz erabiltzen den aparatu ortopedikoa da. CAD/CAM gailu modernoak Europan erabiltzen dira zifosi mota desberdinak tratatzeko. Europan erabiltzen diren aparatu ortopedikoak janzteko errazagoak dira eta orokorrean hobeak AEBtan erabiltzen direnak baino. Zifosi eredu ezberdinak daudenez (torazikoak, torakolumbarrak eta lumbarrak), aparatu ortopediko mota desberdinak erabiltzen dira, abantaila eta desabantaila desberdinak dituztenak.[12]
Alemanian, Scheuermann-en gaixotasunaren eta zifosi lunbarraren tratamendu estandar bat Schroth metodoa da, eskoliosian eta bizkarreko deformazioetan erabilitako terapia fisikoen sistema bat.[14] Ahoz gorako jarreran etzatzea, kuxin bat sorbalda-hezurraren azpian ipintzea eta ondoren bizkarrezurra luzatzea biltzen du.
Tratamendu kirurgikoa kasu larrienetan erabil daiteke. Ornoen kolapsoa dela eta, deformazio zifotiko progresiboa duten pazienteetan zifoplastia izeneko prozedura egiten da, deformazioa gelditzen eta mina arintzen duena. Zifoplastia gutxieneko gutxieneko prozedura inbasibo bat da,[15] soilik azal irekiera txiki bat eskatzen du. Helburu nagusia kaltetutako ornoa bere jatorrizko altuerara ahalik eta hobekien itzultzea da.[16]
Uste da bizkarrezur-fusio kirurgiak ekarri ditzakeen konplikazioak, eskoliosiaren kirurgiak ekartzen dituen arriskuen antzekoa dela %5 inguru. Konplikazio posibleak izan daitezke: ehun leunaren hantura edo hantura prozesu sakonak, arnasketa arazoak, odoljarioa eta nerbio-lesioak. Azken ebidentzieen arabera, gaur egun ematen diren konplikazioen benetako tasa altuagoa izan daiteke. Are gehiago, konplikazio larriak pairatzen ez dituztenen artean, gaixoen %5tak berriro kirurgia errekeritzen du, lehenengo kirurgiatik bost urtetara; hala ere, orokorrean ez dago argi bizkarrezurraren kirurgiarik epe luzera egon beharko litzatekeenik.[17][18] Kontuan hartzen badugu bizkarrezur kirurgiaren bidez ezin direla zifosi seinaleak eta sintomak aldatu, kirurgia adierazpen kosmetikoa izaten jarraitzen du.[17][19] Zoritxarrez, kirurgiaren efektu kosmetikoak ez dira nahitaez egonkorrak.[17]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.