From Wikipedia, the free encyclopedia
Santa Zezilia Erromakoa santu kristaua da. Bere omenez, azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia eguna. Erromatar noblea zen, kristau bilakatu zena eta, badirudi, 180 eta 230. urte artean martirizatu zutena.
Zezilia Erromakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 180 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, 230eko azaroaren 22a (49/50 urte) |
Heriotza modua | martyrdom (en) : burugabetzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Valerian of Rome (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Santutegia | |
Azaroaren 22 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Musikaren, poeten, itsuen eta hainbat hiriren patroi izendatu zuten eta azaroaren asteburu horretan izaten dira ospakizunak aipatutako talde horietan.
V. mende inguruan, Santa Zeziliaren aktak agertu ziren latineraz eta mezaren hasieratan erabili ziren. Akta haien arabera, Zezilia Metelo senatore familiako birjina izan zen eta haurtzaroan bihurtu zen kristautasunera.
Gurasoek Valerius edo Valeriano gazte paganoarekin ezkondu zuten eta, ezkontza burutu ondoren, bikotea bakarrik geratu zenean, Zeziliak birjintasuna Jaungoikoari eman ziola esan zion senarrari eta aingeru batek gordetzen zuela bere gorputza; Valerianok birjintasuna gordetzen saiatu behar zuen eta Zeziliak Via Apiara bidali zuen, hirugarren harria zegoen tokira, han Urbano I.a aita santuarekin elkartuko baitzen.
Kondairak dioenez, horrela joan zen elkarrizketa:
Esandakoa bete zuen Valerianok eta Urbanoren bila joan zen; aita santuak bataiatu zuen eta Valeriano kristau eginda itzuli zen Zeziliarengana. Orduan, aingerua agertu zitzaien eta biak koroatu zituen.
Tiburtzio, Valerianoren anaia inguratu zitzaien eta bera ere kristautasunera bihurtu zen; elkarrekin bizi ziren denak, garbitasun osoan.
Turcio Almaquio prefektuak heriotza-zigorra eman zien bi anaiei eta Maximo funtzionarioa izendatu zuen sententzia betetzeko, baina bera ere kristautasunera bihurtu zen eta bi anaiekin batera martirizatu zuten.
Zeziliak hilobi kristau batera eraman zituen gorpuak, baina berari ere jazartzen ari zitzaizkion. Bere etxeko bainugelan itota hiltzera kondenatu zuten, baina ez zen hil. Orduna hura irakiten jarri zuten, baina honek ere ez zion minik eragin eta kantatzen hasi zen, lasai-lasai.
Prefektuak, dekapitatzeko agindu zuen eta 3 alditan astindu zuten ezpata, baina ezin izan zuten burua enborretik aldendu. Funtzionarioak, hura ikustean, alde egin zuen beldurtuta eta birjina odoletan geratu zen.
Zeziliak beste 3 egun iraun zuen bizirik. Limosna partitu zien behartsuei eta, bera hil eta gero, bere etxea tenplo bihurtzeko agindu zuen. Urbanok Kalistoren katakunban eman zion lur, apezpiku eta kristau elizako goi mailakoen hilobian.
Kondaira honek, V. eta V. mendeetan bildu ziren beste hainbat kondairak bezala, ez du inongo balio historikorik.
Historialariek Valeriano eta Tiburtzio benetako martire kristauak izan zitezkeela uste dute, baina Zezilia mitoa izan zelakoan daude. Santa Zeziliaren Akta hauek agertu ziren arte ez dira inon agertzen.
Gaur egun basilika dagoen tokia, Santa Zezilia in Trastévere, lehen etxe partikularra zen tokian dago. Agian donazioa izango zen. Inguruan, Bona Dea Restituta tenploa dago eta itsuak sendatzen zituen jainkosari dedikatuta dago. Latineraz, itsua cæcitas esaten da Cæciliaren oso antzeko hitza.
Erdi Aroan hasi zen musikarien patroi izendapen hori. Egia esan, ez dago inongo testigantza historikorik Zezilia instrumentu musikal batekin erlazionatzen duenik. Inork ez zuen pianoa jotzen ikusiko, edo organoa, irudikapen askotan horrela agertzen bada ere, organoa ez baitzen Erromara iritsi VII. mendea baino lehen eta pianoa, berriz, 1700ean asmatu zuten.
Eguna ere Zeziliaren jaiotza edo heriotzaren data dela sinetsi izan da, baina hori oso ilun dago oraindik. Zenbaiten ustez martirioa 177an izan zen eta, beste batzuen ustez, berriz, IV. mendearen erdialdean.
1599an, Maderna eskultoreari utzi zioten Zeziliaren gorpua ikusten eta basilikan gordetzen den marmolezko estatua bat egin zuen ikusi zuena irudikatuz. Estatuaren oinean, eskultorearen inskripzioa ikus dezakegu:
Eta ondoren hasi zen Zeziliari sekula joko ez zuen intrumenturen bat eransteko ohitura.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zezilia Erromakoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.