Zerrenda:Ekonomiako Nobel Sariaren irabazleak
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekonomiako Nobel sariak ofizialki honako izen hau du: Alfred Nobelen Omenezko Suediako Bankuaren Ekonomia Zientzietako Saria. Suediako Zientzien Errege Akademiak banatzen du sari hori urtero, Stockholmen. Ekonomiaren munduan dagoen saririk handienetako bat da, eta aitorpena merezi duen teoria bat edo jarduera bat eratu duten pertsonei ematen zaie. Alfred Nobel dinamitaren sortzaileak bost nobel sari eratu bazituen ere, ekonomiaren hau ez zuen hark eratu. 1969an hasi zen Suediako Bankua hura banatzen, Nobel Fundazioaren baimenarekin. Saria irabazten duenak 8-10 bat milioi koroa suediar irabazten ditu (alde-alde 855.000-1.100.000 euro), urrezko domina bat eta diploma bat. Lehen urte horretatik hona, 44 sari baino gehiago banatu dizkiote 72 ikertzaileri baino gehiagori, ekonomiaren zientzietan egindako ekarpenagatik.
Seguruenera, intelektualek gehien kritikatzen duten saria izango da. Irabazi duten gehienak estatubatuarrak dira, Chicagoko Unibertsitatekoak, eta horietako bost gaur egun unibertsitate horretako ekonomia fakultateko kide dira.[1]
Behin, Amartya Sen izeneko asiar bati eman zioten saria, Santiniketangoa bera (India). Sortzetik 2009ra arte gizonei bakarrik eman izan diete; urte hartan, berriz, Elinor Ostromi eman zioten, Indianako eta Arizonako Unibertsitateko irakaslea. Sari hauen beste alderdi bat zera da: saria irabaz dezakeela ekonomiaren adarrekoa ez den beste intelektual batek. Hori dela eta, Herbert Alexander Simoni eman zioten, 1978an, zientzia politikoetako ikasketak izanik.