Zero zabor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zero zabor estrategia holistiko bat da, hondakin edo zabor kopurua murriztean (edo ezabatzean) datzana zibilizazio industrialean. Erabili eta botatzeko egungo eredu lineala birpentsatu eta sistema zirkular bat eraikitzea du helburu, toxikorik gabe, gatazka-guneetatik datozen baliabideekiko menpekotasunari amaiera eman, eta kalitateko eta tokiko lanpostuak sortzeko aukera emateko[1].
Zero Zabor filosofia bi mailatan garatzen da: gizarte osoaren mailan (hondakinen kudeaketa, baliabideen ustiapena, elikagaien ekoizpena eta abar) eta banakoaren mailan (elikagaien kontsumoa, ondasunen salerosketa, aisia eta abar).
Euskal Herrian mugimenduak indarra hartu zuen 2000-2010 hamarkadetan, batez ere Gipuzkoan, hiri-hondakinen kudeaketa eztabaidaren ondorioz. Egun, hainbat elkarte daude Zero Zabor filosofia hedatzen dutenak, bai Hegoaldean bai Iparraldean (adibidez Bizi! elkartea[2]).