Zerga arrosa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zerga arrosa, frantsesez taxe rose eta gaztelaniaz impuesto rosa, esaten zaio emakumeen eta gizonen produktu eta zerbitzuen prezioen aldeari, eta gehienetan emakumeen kalterako izaten da. Emakumeentzako produktuek maiz arrosa koloreko bilgarriak dituztelako deitzen da horrela; izan ere, kolorea bera izan daiteke gizonentzako produktuekiko ezberdintasun bakarra.
Horrekin loturik dago, halaber, tanpoien zergaren inguruko eztabaida (informazio gehiago aurrerago): tanpoiak eta konpresak behar-beharrezko produktutzat hartu behar ditugu? Emakumeen higienerako ezinbestekotzat joz gero, oinarrizko produktuei aplikatzen zaizkien salbuespen fiskal berberak aplikatu beharko litzaizkieke zerga orokorretan.