Zekale-ogi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zekale-ogia[1] zekale-irinarekin egindako ogi mota bat da. Zekale-ogiak gari-ogi klasikoa baino mami ilunagoa erakusten du, horregatik batzuetan ogi beltz[1] deitzen zaio. Gaur egun, ogi hori beste irin batzuen nahasketekin merkaturatzen dute, mami-ezaugarriak hobetzeko.
Zuntz dietetiko handia duen ogia da, eta gaur egun oso ezaguna da. Antzina jende xumearen ogitzat hartzen zuten.[2] Zapore handia du, eta denbora luzez jateko ona da.