Zarauzko hondartza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zarauzko hondartza euskal kostaldeko luzeenetakoa da, luzeena Hendaiakoaren atzetik, ia 3 kilometrokoa hain zuzen ere. Zarautzen (Gipuzkoa) kokatuta dago, eta udalerri guztian zehar luzatzen da. Bertan, mundu mailako kirol probak ospatzen dira urtero, hala nola, surfekoak, hondartza-futbolekoak eta uretako motorren Munduko Txapelketak.
Informazio gehiago Ezaugarri orokorrak:, Hondartza mota: ...
Zarauzko hondartza | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||
Ezaugarri orokorrak: | ||||||||
- Kokalekua | Zarautz | |||||||
- Luzera | 2.800 m | |||||||
- Batez besteko zabalera | 50 m | |||||||
- Betetasun maila | Handia | |||||||
- Urbanizatze maila | Handia | |||||||
- Pasealekua | Bai | |||||||
Hondartza mota: | ||||||||
- Hondar mota | Fina | |||||||
- Bainuaren egoera | Lekuaren arabera | |||||||
- Hondartza nudista | Bai | |||||||
Kirolak: | ||||||||
- Surfa egiteko | Oso ona | |||||||
- Urpekaritza | Bai | |||||||
- Besterik | {{{beste kirolik}}} | |||||||
Ingurumena: | ||||||||
- Landaredia | Bai | |||||||
- Eremu babestua | Bai (Iñurritza) | |||||||
- Bandera urdina | Bai | |||||||
Segurtasuna: | ||||||||
- Arrisku seinaleak | Bai | |||||||
- Hondartzaina | Bai | |||||||
- Udaltzaingoa | Bai | |||||||
- Sorosle taldea | Bai | |||||||
Sarbideak: | ||||||||
- Elbarrientzat | Bai | |||||||
- Sarbide mota | Pasealekuz | |||||||
- Sarbide seinaleztatua | Bai | |||||||
Bestelako informazioa: | ||||||||
- Taberna kopurua | 20 + | |||||||
- Kanpina | Bai | |||||||
- Herrigunerako distantzia | 0 m |
Itxi
Hondartza eta bere pasealekua, malekoia, turismoari eskainita daude; udan batik bat. Estatistiken arabera, abuztuko igande batean, Zarauzko hondartzan, 30.000 pertsona baino gehiago egoten dira. Bertako urak, nahiko arriskutsuak direnak, 30 sorosle, 2 erizain eta mediku batez zaindurik egoten dira ekainaren 1etik, urriaren 1era.