Zaramaga Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren iparraldean kokaturik, azken erroldaren arabera auzoak 16.000 biztanle inguru dauzka. Auzoaren mendebaldean Gasteizko hilerri zaharra dago, Santa Isabeleko kanposantua, alegia.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Zaramaga
 Euskal Herria
Thumb
Zaramagaren ikuspegia Boulevard merkataritza-gunetik.
Thumb
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak42°51′28″N 2°40′05″W
Demografia
Biztanleria12.377 (2023)
Itxi

Historia

Auzoaren garapena 1950eko hamarkada eta 1960ko hamarkaden artean egin zen eta industrian lan egiteko etortzen ziren etorkinei begira proiektatu zen, Obra Sindical del Hogar erakundeak sustatutako Plan Partziala jarraituz. Langile izaera hori, gune industrial nagusietatik hurbil egoteagatik indartu zen, Michelin, Forjas Alavesas eta Sidenor bezalako enpresak besteak beste. Auzo berri hartako etxebizitza gehienak Gasteizko aurrezki kutxak eraiki zituen.

1976ko martxoaren 3an, trantsizioko gertakaririk odoltsuenetako bat gertatu zen auzoan: Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia. Gasteizen langile mugimendu indartsua antolatzen ari zen, herritarren eskubideak zapaltzen zituzten diktaduraren eta enpresaburu diruzaleen aurka. Zaramagako San Frantzisko Asiskoa elizan bilduta zeuden langile eta ikasleak indarrez aterarazi zituzten poliziek, eta atera ahala bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten: 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten, balaz.[1]

Azken urteetan, auzoa biziberritu duten hainbat ekimen egin ditu udalak, parke berriak eta plazen eraberritzeak esaterako. Horrez gain, Euskal Herriko merkataritza-gune handienetakoa eraiki da Boulevard merkaritza-gunea alegia.

Eraikinak

Plaza eta parkeak

  • Martxoaren 3a plaza
  • Laudio plaza
  • Iparraldeko parkea

Zinema

1997an auzo honetan Ernesto Telleria euskal zinema zuzendariaren Suerte filma filmatu zen.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.