From Wikipedia, the free encyclopedia
Zacatecas Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena. Iparraldean Coahuila de Zaragozarekin du muga, ipar-mendebaldean Durangorekin, mendebaldean Nayaritekin, ekialdean San Luis Potosírekin eta hegoaldean Jalisco eta Aguascalientesekin. 75.539 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 1.490.668 biztanle zituen.[1] 58 udalerritan banaturik dago. Hiriburua Zacatecas da, eta udalerri jendetsuena Fresnillo.
Zacatecas | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Zacatecas |
Gobernadorea | David Monreal Ávila (MORENA) |
Laburdura | Zac. |
Diputatuak | 10 |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°17′34″N 102°42′02″W |
Azalera | 75.539 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.490.668 biztanle (2010[1]) |
Dentsitatea | 19.73 bizt/km² |
www.zacatecas.gob.mx |
Jarduera ekonomiko garrantzitsuenak meatzaritza, nekazaritza eta turismoa dira. Zacatecasi entzute handia eman diote bertako zilar-hobi handiek, arkitektura kolonialak eta baita Mexikoko Iraultzan izan zuen garrantziak ere.
Mexikoko erdialdeko goi-ordokian dago Zacatecas, Iparraldeko goi-ordokiaren hego muturrean, eremu zabal elkorrez eta hauek zeharkatzen dituzten mendi lerroez osatua. Hegoaldean 3.000 m. inguruko mendiek dituen Zacatecasko mendi lerroa nabarmentzen da. Mendi lerro gehienak sumendietako gaiz osatuak daude. Klima lehor eta euri gutxikoa du, eta 2-15 °C bitarteko hozberoa. '
1540an Peralmides Chirinok hartu zuen eskualde hori, baina lurralde pobrea zela eta, berehala utzi zuen. Handik sei urtera, ordea, zilar meatzeak aurkitu ziren bertan, eta haien ustiaketa izan zen kolonizazio garaiko lanbide nagusia. Nueva Galicia lurraldearen barnean geratu zen XVI. mende erdialdetik aurrera. 1824an, Mexikoko Errepublikaren estatu bihurtu zen.
Klimaren ezaugarriak direla eta, nekazaritza gutxi izan da, baina ureztatze artifizialei esker laborea eta kanabera ustiatu da. Meatzeak daude Zacatecas mendi lerroan. Garrantzitsuak dira elikagaien industria (esnea, alkohola, azukrea, irina, olioa), ehungintza, larrugintza eta kimika industria.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.