From Wikipedia, the free encyclopedia
Yūrei (japonieraz: 幽霊 ) Japoniako mamuak dira. Bere mendebaldeko baliokideek bezala, heriotzaren ondorengo bizitza baketsu batetik aldendutako espirituak direla uste dute, hil ondoren gertatu zitzaien zerbaitengatik, hil zeremonia egokirik ez izateagatik edo suizidioa egiteagatik. Ohi, goizaldeko ordu biak eta egunsentiaren artean agertzen dira, bizirik zeudela mindu zituztenak izutzeko eta oinazetzeko, baina kalte fisikorik eragin gabe.
Tradizionalki, femeninoak dira, eta hil-jantzi batekin jantzita daude, hil-kimono bat, zuria eta alderantziz lotua. Normalean, ez dute ez hankarik ezta oinik ere (antzerki tradizionalean, hau, ohi baino kimono luzeago batekin simulatzen dute), eta, sarri, bi argi-txakurrek laguntzen dituzte (hi-no-tama japonieraz), urdin, berde edo purpura kolorekoak. Mamuaren gar hauek, izpiritu independenteak baino gehiago, mamuaren zati bereiziak dira. Yūreiek, euren kopetan, paper edo oihal zati triangeluar bat ere izaten dute, japonieraz hitaikakushi (japonieraz: 額隠 ) deituak. Batzuk, ile luze eta beltzez irudikatuak daude. Japoniar folkloreko munstro asko bezala, yūreiak, ofuda (japonieraz: 御札 ) edo idazkera sintoista santuekin arbuiatuak izan daitezke.
Beste alde batetik, mendekuzko mamuek, goryō (japonieraz: 御霊 ) deituak, tradizioz, pertsona bat edo toki bat madarikatzen dute, mendeku ekintza bat bezala, bizitzan egin zitzaien zerbaitengatik. Horrela, haserreturik "madarikatuko zaitut" esatea esaldi mehatxagarria da. Yūrei bat, hildakoaren ondorengoak edo senideak zigortzeko ere ager daiteke, kasuan kasuko hileta errituak, tatari edo tataru egin ez direnean.
Batzuetan, erritualak egiteko monje budistak eta aszetak kontratatzen dituzte, mendekuzko mamu bat agertzera eraman dezaketen ezohiko edo zorigaiztoko heriotzen kasuan, exorzismo baten antzera. Batzuetan, euren izpirituak baretzeko mamu hauek jainkotzen dituzte.
Japoniar mamu guztiak yūrei deitzen dituzten bitartean, kategoria honen barnean, zenbait mamu mota espezifiko daude, nagusiki, hil ziren moduaren edo lurrera itzultzeko zuten arrazoiaren arabera sailkatuta.
Hona hemen yūreiak maiz erabiltzen dituzten kokaleku ospetsu batzuk: Himeji gaztelua, Okikuko mamua sarri erabiltzen duena; Aokigahara, Fuji mendiaren ondoko baso bat, XX. mendearen amaieratik suizidioa egiteko toki herrikoi bilakatu dena. Maruyama Ōkyok yūrei tradizional baten lehen adibide grafikoa margotu zuen "Oyukiko mamua" izeneko bere lanean.
1990eko hamarkadatik aurrera mamuen istorioak gai nagusitzat zuten filmak eta telesailak modan jarri dira Japonian. Yūreiei buruzko lehen filmak, kabuki antzokian zeuden kaidan lan ospetsuenen egokitzapenak ziren, 1910eko Botan Doro edota 1912ko Yotsuya Kaidan kasu. Hurrengo hamarkadetan kaidan herrikoi hauen bertsio berriak filmatzen jarraitu ziren. Japoniako zinemagintzaren hainbat joeretara egokitu zituzten urteetan zehar. 1990eko hamarkadan beste gorakada bat izan ziren, mugak gainditu ere egin zituena, eta, horrela, J-Horror mugimenduaren ospeak Japoniatik haratago eraman zuen yūreien irudia, 2000. urtetik aurrera Mendebaldeko herrialdeetako herri kulturan ezaguna bihurtuz.
Hona hemen film ezagun batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.