From Wikipedia, the free encyclopedia
Yuna Kim (Hangul: 김연아; Hanja: 金姸兒; RR: Gim Yeon-a; Bucheon, 1990eko irailaren 5a) hegokorear izotz gaineko patinatzailea da.[1]
Yuna Kim | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bucheon (en) , 1990eko irailaren 5a (34 urte) | ||
Herrialdea | Hego Korea | ||
Lehen hizkuntza | koreera | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ko Woo-rim (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Koreako Unibertsitatea Mariposa School of Skating (en) | ||
Hizkuntzak | koreera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | izotz gaineko patinatzaile artistikoa eta idazlea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Altuera | 164 zentimetro | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Neguko Olinpiar Jokoetako txapeldun olinpikoa izan zen 2010ean, txapeldunorde olinpikoa 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan, munduko txapelketa 2009an eta 2013an, Lau Kontinenteetako txapelketa 2009an, Grand Prixeko finala hirutan (2006- 2007, 2007- 2008, 2009 – 2010), Junior mailako munduko txapelketa 2006an, Hego Koreako izotz gaineko Junior Grand Prixeko finala 2005-2006an, eta Hego Koreako patinaje txapelketa nazionala ere bai.[1]
Mundu mailan urtez urte errekorrak egiten zituen. Hauek izan ziren guztira konbinatutako puntuazioak. 2009an lehenengo errekorra egin zuen, 207.71ko puntuazioarekin. Urte berean, Trophée Éric Bompard txapelketan, berriz ere bere errekorra egin zuen 210.03ko puntuazioarekin. 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan 228.56ko puntuazioarekin berriz ere errekorra aputu zuen. Programa laburretan ere errekorrak egin zituen, adibidez, 2007an 71.95eko puntuazioarekin errekorra egin zuten. 2009 Lau Kontinenteetako txapelketetan bere aurreko errekorra batitu zuen. Urte berean beste bi aldiz hobetu zuen bere errekorra, Munduko txapelketan eta Skate Amerikako txapelketan. 2010ko Neguko Olinpiar Jokoetan, beste behin, 78.50eko puntuazioarekin. Errusiako kopan 133.70ko puntuazioa lortu zuen. 2009ko Trophée Éric Bompardan 133.95 puntuazioa lortu zuen. Neguko Olinpiadetan Kim lehen dama izan zen patinatzeko 150 puntutik gora jotzen. 2006an 60.86ko puntuazioa lortu zuen. Emakumezkoen junior patinaje libreko errekorra egin zuen 14 urterekin 101.32ko puntuazioa lortuz.[1]
Txapelketa | Urtea | Puntuazioa |
Munduko txapelketa | 2009 | 207.71 |
Trophée Éric Bompard | 2009 | 210.03 |
Neguko Olinpiar Jokoak | 2010 | 228.56 |
Txapelketa | Urtea | Puntuazioa |
Munduko txapelketa | 2007 | 71.95 |
Lau kontinenteko txapelketa | 2009 | 72.24 |
Munduko txapelketa | 2009 | 76.12 |
Skate Amerika | 2009 | 76.28 |
Neguko Olinpiar Jokoak | 2010 | 78.50 |
Txapelketa | Urtea | Puntuazioa |
Neguko Olinpiadak | 2010 | 150.06 |
Trophée Éric Bompard | 2009 | 133.95 |
Errusiako kopa | 2007 | 133.70 |
Txapelketa | Urtea | Puntuazioa |
Munduko Junior txapelketa | 2006 | 60.86 |
Txapelketa | Urtea | Puntuazioa |
ISUko Junior Sari Nagusia, Hungaria | 2004 | 101.32 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.