![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5d/Yukiko_Ueno.jpg/640px-Yukiko_Ueno.jpg&w=640&q=50)
Yukiko Ueno
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yukiko Ueno, japonieraz 上野 由岐子 Ueno Yukiko, (Fukuoka, Japonia, 1982ko uztailaren 22a), hiru olinpiar domina irabazi dituen softbol jokalari japoniarra da[1]; eskuinean jokatzen duen jokalari profesionala da, jaurtitzale moduan Biccamera Takasaki eta Japoniako selekzio nazionalean jokatzen duena. Bere selekzioarekin, 2004ean, brontzezko domina lortu zuen 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan Atenasen; 2008an, urrezkoa, 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan Beijingen, eta urrezkoa ere 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion. Joko perfektua bota zuen lehen jaurtitzailea izan zen, Atenasen, Txinaren aurka 128 km/h-ko (80 mph) bola bizkor batekin[2]. Emakumezkoen softboleko jaurtitzailerik azkarren bezala dago aitortuta, nahiz eta bere ezaugarririk behinena bere aldaketa izan, askotan munduko onena bezala aipatzen dena[3].
Yukiko Ueno | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Fukuoka, 1982ko uztailaren 22a (41 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | softball jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | Pitchinga |
Pisua | 72 kilogramo |
Altuera | 174 zentimetro |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |