From Wikipedia, the free encyclopedia
Yazoo (AEBetan Yaz izenarekin ezaguna) Basildon-en (Essex) sortutako synth-pop bikotea izan zen 1980ko hamarkadan, Vince Clarkek (teklatuak) eta Alison Moyetek (ahotsa) osatua.
Yazoo (musika taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Basildon |
Musika mota | synthpop |
Urteak | 1981 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Mute Records (en) |
Vince Clarke Alison Moyet | |
Informazio gehigarria | |
yazooinfo.com | |
Bikotea 1981aren amaieran sortu zen: Depeche Mode-tik zetorren Clarke eta musika aldizkari batean Moyetek jarritako iragarkiari erantzun zion. Hala ere, biek eskola egunetatik ezagutzen zuten elkar, eta Clarkek entzuna zuen Moyeten ahots indartsua eszena punk lokalean.
Hurrengo 18 hilabeteetan bikoteak bi disko kaleratu zituen, Upstairs at Eric's and You and Me Both, kritikaren oniritzia jaso zuten, eta zenbait single arrakasta handia izan ziren.
1983an haserre bukatu zuten. Moyetek bakarkako karrera arrakastatsua izan zuen ondoren, eta Clarkek Erasure sortu zuen. 2008 eta 2011n agerpen bateratuak egin zituzten, aspaldiko haserreak gaindituta[1].
Euren musika ibilbidea laburra izan zen arren, eragina utzi zuten. Clarkeren sintetizatzaile doinuak Moyet-en ahotsaren blues eta soul- ukituekin nahastuta, geroago ohikoagoa bihurtu zen konbinazio berritzailea izan zen orduan.
Hainbat talderen inspirazio izan ziren, hala nola LCD Soundsystem, Hercules and Love Affair, La Roux, Shiny Toy Guns eta Blaqk Audio[2].
Clarkeren jotzeko estiloa, serio eta ia hieratiko teklatuen atzean, inspirazio izan zen beste batzuentzat, rolaren ezaugarri berezkia kasik (adibidez Chris Lowe teklatuetan Pet Shop Boys taldean)[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.