Xabier Arzalluz
euskal politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Xabier Arzalluz Antia[1] (Azkoitia, 1932ko abuztuaren 24a - Bilbo, 2019ko otsailaren 28a) gipuzkoar politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militantea gaztetatik eta Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izan zen 1980-1984 eta 1987-2004 urteetan.
Datu azkarrak EAJren EBBko lehendakaria, Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua ...
Itxi
Bere alderdiaren baitan egondako krisialdirik larrienaren protagonista izan zen, Eusko Alkartasunaren sorrera ahalbidetu zuena. Bestela, karisma handiko buruzagia izan zen haren ibilbide osoan zehar, politikari espainiazaleekin ika-mika asko eduki izan zituena.