XVideos
webgune pornografikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
XVideos pornografia bideoak ostatatzeko eta partekatzeko webgune bat da. Stephane Michaël Pacaud frantsesak sortu zuen Parisen, 2007an. Gaur egun, Txekiako WGCZ Holding konpainia da webgunearen jabea.[1][2] 2023ko urrian XVideos munduko webgune pornografiken artean bisita gehien zituena zen, eta munduko webgune guztien artean 9. sailkatuta zegoen[3].
Datu azkarrak Datuak, Mota ...
XVideos | |
---|---|
Datuak | |
Mota | webgune pornografikoa eta aktore pornoen edo modelo erotikoen datu basea |
Jarduera sektorea | industria pornografikoa |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Jabea | Stéphane Pacaud (en) |
Historia | |
Sorrera | 2007ko martxoaren 1a |
Itxi
WGCZ Holding enpresa beste webgune pornografiko batzuen jabea da, hala nola Bang Bros, DDF Network, Penthouse aldizkaria, Private Media Group, eta Erogames. Legal Porno markaren gaineko produkzioa kontrolatzeko interesa ere badu[4][5][6].