Windows 3.0
From Wikipedia, the free encyclopedia
Windows 3.0 Microsoft konpainiak ordenagailu pertsonalarentzako garatutako sistema eragilea da. 1990eko maiatzaren 22an merkaturatu zen. MS-DOS sistema eragilean oinarritua zegoen[1]. Windows 2.1x sistema eragilearen ondorengoa da, bai eta 1992an merkaturatu ziren Windows 3.1x sistema eragilearen aurrekaria ere.
Datu azkarrak Windows 3.0, Jatorria ...
Windows 3.0 | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sorrera-urtea | 1988 | |||
Azken bertsioa | 3.00a | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | eleaniztuna | |||
Telesaila | Windows 3.x (en) | |||
Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
Lizentzia | lizentzia jabedun | |||
Ekoizpena | ||||
Garatzailea | Microsoft | |||
kronologia | ||||
|
Itxi
Windows 3.0 Microsoft Windowsen lehen bertsioa izan zen arrakasta kritiko eta komertziala eskuratzen. Apple Macintoshen eta Unixen sistemei aurre hartzeko aukera izan zuela esaten zen. Ataza-anitz egiteko gaitasuna, itxura aldatzeko aukera eta ordenagailuaren memoriaren erabilera ona izan ziren bere ezaugarririk onenak. 10 milioi kopia saldu ziren ahalik eta 1992an Windows 3.1 sortu zen arte.