From Wikipedia, the free encyclopedia
William Augustus Wellman (Brookline, Massachusetts, 1896ko otsailaren 29a - Los Angeles, 1975eko abenduaren 9a) Estatu Batuetako film-zuzendaria izan zen. Hollywoodeko urrezko aroko zinemagilerik handienetako bat izan zen.
William A. Wellman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Augustus Wellman |
Jaiotza | Brookline, 1896ko otsailaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1975eko abenduaren 9a (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Familia | |
Aita | Arthur Gouverneur Wellman |
Ama | Cecila McCarthy |
Ezkontidea(k) | Helene Chadwick (1918 - 1923) Marjorie Crawford (en) (1931 - 1933) Dorothy Wellman (1934 - 1975) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, hegazkinlaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
| |
Lehen Mundu Gerran La Fayette hegazkin-taldean borrokatu zen alemanen kontra, eta Estatu Batuetara itzulirik, hegazkin-akrobaziak eginez atera zuen bizimodua. Horrek guztiak eragina izan zuen haren filmegintzan: Wings (1927, Hegalak) gerrako hegazkin-pilotuen bizimodua maisutasunez deskribatzen zuen film mutua; The Story of G.I. Joe (1945), Darby´s Rangers (1957), La Fayette Escadrille (1958).
Douglas Fairbanks aktorearekin batera hasi zen zineman antzezle-lanetan. Berehala hasi zen filmak egiten, baina film mutuen garaiko lan asko galdu egin dira. Bikain kontatu zuen Estatu Batuek 1930 inguruan izan zuten gainbehera: Heroes for Sale (1933), Lilly Turner (1933), Wild Boy of the Road (1933). Westerna, gangster-filmak, ekintzazkoak, komediak eta melodramak egin zituen: The Public Enemy (1931), A Star is Born (1937), Beau Geste (1939), The Ox-Bow Incident (1943), Battleground (1949), Westward the Women (1952), The High and the Mighty (1954) ditu film aipagarrienak.
Clark Gable, James Cagney, Gary Cooper, Edward G. Robinson, Wallace Berry, Barbara Stanwyck eta lehen mailako beste aktoreekin lan egin zuen.
Bi autobiografia idatzi zituen: A Short Time for Insanity (1974) eta Growing Old Disgracefully (1975).
"«No soy tan duro»: el cine de William A. Wellman". Tren de sombras.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.