Literaktum, Donostia Kulturakliteraturaren inguruan antolatzen duen jaialdia da. 2005ean izan zen lehen edizioa, beraz, 2018ko hau 14. edizioa izango da.
Literaktum jaialdiak, literaturara hurbiltzeko modu ezberdinak proposatzen ditu: liburuak irakurriz, egileak ezagutuz, eztabaidetan parte hartuz… eta orain, baita Wikipediaren bitartez ere, sortzaileei eta hauen obrei buruzko artikuluak sortuz eta hobetuz. Aurten ere, EWKE eta Donostia Kulturaren lankidetzari esker, hirugarrenez antolatuko da literatura Wikilantegia.
Literaktum, Hitzen Hiria lelopean, literaturaren festa partekatua da, idazle eta irakurleen topalekua, hirian zehar letrak eta lengoaiak sakabanatzen dituen jaialdi mestizo eta saretua.