From Wikipedia, the free encyclopedia
Jakina da Wikipedia munduan gehien kontsultatzen den orrietako bat dela: egunero miloika kontsulta egiten dira bertan eta mota guztietako erabiltzaileek informazio iturri gisa hartzen dituzte bere edukiak, hizkuntza ezberdinetan, mundu osoan.
Aurkezpena | Parte-hartzaileak | Jarduerak | Baliabideak | Bideoak eta irudiak |
Wikipediaren filosofiak bete-betean bat egiten du liburutegien helburuekin: jakintza jasotzea, zaintzea eta hedatzea. Eduki digitalak ezinbestekoak ditugu, publiko orokorrak, irakurleek, ikasleek, ikertzaileek, Wikipediara jotzen dute informazio bila eta liburuzainak eduki digitalak sortzearen garrantziaz jabetuta daude. Horretaz gain, liburutegiek idatzizko eta irudi bidezko ondare multzo handia digitalizatu eta jar dezakete herritarren eskura, ondare horren atzean dauden bilduma eta erakundeekin harremanetan jarriz eta dagozkion baimenak eskuratuz.
Donostiako Udal Liburutegien Sareak Wikiliburutegiak proiektua bultzatu du, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren ondarean oinarritua. Egitasmo honetan, Donostia Kulturarekin batera Euskal Wikilarien Kultura Elkartea eta Euskal Idazleen Elkartea ibili dira. Horrela gauzatzen ari da Wikiliburutegiak proiektuaren helburua: gure erakundeak irekitzea, gordetzen dituzten funtsak ezagutaraztea eta, batez ere, boluntario komunitatea sortzea liburuzainen artean Euskal Kultura mundu osora zabaltzeko eta beste hizkuntzetan dauden edukiak euskarara ekartzeko. Edukien sortzen dabiltza elkarlanean Donostiako Udal Liburutegien Sareko liburuzainak, Koldo Mitxelena Liburutegiko liburuzainak eta HABE Liburutegiko liburuzainak.
Donostiako liburuzainek formazioa eta baliabideak jaso dituzte eta Wikiliburutegiak proiektuan bi esparru lantzen ari dira: Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Eskolarekin batera Haur eta Gazte Literaturako edukiak lantzen dira eta Idazlezainak egitasmoan Euskal Literatura eta Literatura Unibertsaleko edukiak. Hezkuntza Egitasmoarekin bat eginez hasi dira Idazlezainak literatura unibertsaleko egileen artikuluak lantzen. Helburua: 12-16 urteko ikasleek kalitatezko artikuluak euskaraz topatzea Wikipedian, beste hizkuntzetako wikipedietara joan behar ez izateko. Hasteko, jada euskaraz irakurri ditzakegun egileen artikuluak landuko dituzte eta horretarako EIZIEk egindako Literatura Unibertsala Bilduma hartu da oinarri. Proiektu hauetan laguntzeko wikilari egoiliar bat arituko da Haur Liburuaren Dokumentaziogunean lanean Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan.
Edozein liburutegik hartu dezake parte Wikiliburutegiak proiektuan, gordetzen duen informazioa partekatuz, bere funtsak zabalduz eta liburuzainak trebatuz. Liburutegien lan esparruan ekarpen interesgarriak egin daitezke. Batzuk, norberak txerta ditzake eguneroko jardueratik abiatuta; besteak, asmo handiagokoak badira, berriz, erakundeen eginbidea eskatzen dute, besteak beste:
Iradokizun gisa, hemen zerrendatuko ditugu balizko zenbait jarduera, tokian tokiko erabilgarri, moldagarri edo baztergarri izan daitezkeenak, nolanahi ere adosteko:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.