From Wikipedia, the free encyclopedia
Wii U, bideokontsolen zortzigarren belaunaldiari dagokio. Nintendok sortutako seigarren makina eta Wii-ren oinordekoa da. 2012ko azaroaren 18an merkaturatu zuten Ipar Amerikan. Ekainaren 7an aurkeztu zuten 2011ko Electronic Entertainment Exponean, hain zuzen, Nintendoko konferentziaren bitartean. Gaurkotasunean, Sonyren PlayStation 4 eta Microsoften Xbox One bere lehiakide nagusienak dira.
Wii U | |
---|---|
bideokontsola | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Nintendo |
Garatzailea | Nintendo |
Marka | Nintendo (mul) |
Sortzailea | Nintendo |
Saldutako kopurua | 13.560.000, 3.060.000, 3.450.000, 3.610.000, 3.910.000, 5.860.000, 6.170.000, 6.680.000, 7.290.000, 9.200.000, 9.540.000, 10.010.000, 10.730.000, 12.600.000, 12.800.000, 13.020.000, 13.360.000 eta 13.560.000 |
Ikonoa | |
Historia | |
Sorrera | 2012ko azaroaren 18a |
Amaiera | 2018 |
Aurrekoa | Wii |
Hurrengoa | Nintendo Switch |
Honen parte | eighth generation of video game consoles (en) |
Ezaugarriak | |
CPU | Espresso (en) |
GPU | Latte (en) |
Sistema eragilea | Wii U system software (en) |
Wii U, lehenengo kontsola izan da grafikoak, definizio handian egiten, konkretuki 1080p bereizmenetan. Wii U GamePad izeneko mando berri bat gehitzen du. Mando honen bitxikeria, ukimen-pantaila bat duela da eta telebista itzalita egon arren, jolastea posiblea da. Wii U konpatiblea da Wii-ren bideo-jokoekin, Wii-ren gehigarriekin, adibidez: Wiimote ta Wii Balance Board. Gainera, NFC teknologia gehitzen du. Berriz, GameCube-ren periferikoekin ez da konpatiblea.
Wii U GamePad, Wii U kontsolaren lehen mandoa da. Bereizten da bere ukimen-pantailarengatik. Izan ere, bideo-joko baten partida batean, informazioa erakusteaz gain, lehen pantaila bezala erabili ahal da, hau da, ez da beharrezkoa telebista piztuta izatea.
Wii U Pro Controller, Wii U kontsolaren bigarren mandoa da. Mando tradizional guztien bezala, botoiak, palankak eta kolpekariak ditu. Nintendok, Pro Controllera, Nintendo Directean aurkeztu zuen, E3 2012 hasi baino lehen, bezero gehiago izateke eta Microsoft eta Sony konpaniei lehia handiagoa egiteko. Bideo-jokoen analista askok aipatu dute Pro Controller mandoa, Microsofteko Xbox 360 bezalakoa dela.
E3 2012AM, Nintendok, Wii U kontsolaren bideo-jokoen zerrenda handi bat errebelatu zuen, hala nola, Batman Arkham City: Armored Edition, ZombiU, Darksiders 2, Assasins Creed 3, Pikmin 3 eta Super Smash Bros sagaren joko berri bat.
Aurrekoa Wii |
Wii U 2012 - 2017 |
Ondorengoa Nintendo Switch |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.