West Bromwich Albion Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, West Bromwich hirian egoitza eta zelaia (The Hawthorns) dituena. Ingalaterrako Liga bat eta 5 Kopa ditu.

Datu azkarrak Ezizena(k), Sorrera ...
West Bromwich Albion Football Club
Ezizena(k)WBA, West Brom, The Baggies, Albion
Sorrera1878
Futbol zelaiaThe Hawthorns
edukiera: 26.500 lagun
inaugurazioa: 1900
PresidenteaTxinako Herri Errepublika Guochuan Lai
EntrenatzaileaIngalaterra Sam Allardyce
LigaPremier League
2020-2119.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Kanpokoa
Itxi
Thumb
1888an lehenengo kopa irabazi zuen taldea.
Thumb
1920an lehenengo liga irabazi zuen taldea.
Thumb
Manchester Uniteden aurkako partida.

Historia

West Bromwich Strollers izenarekin sortu zen 1878an, eta 1880an hartu zuen gaur egungo izena. 1885ean p`rofesionala bihurtu zen eta 1886an jokatu zuen lehenengo Kopako finala, baina galdu egin zuen Blackburn Rovers taldearen aurka errepikapeneko partidan. 1887an ere Kopako finala galdu zuen Aston Villaren aurka. Baina 1888 eta 1892ko finalak irabaztea lortu zuen. 1888an Ligaren talde sportzaileetako bat izan zen.

Irabazi duen Liga bakarra 1919-20koa da, ordura arteko errekor guztiak hautsiz gainera, 104 gol sartu baitzituen eta 60 puntu eskuratu. 1925ean bigarren egin zuen baina 1927an maila galdu zuen. 1931ean hirugarren kopa eskuratu zuen.

1953-54 urtea bikaina izan zuen ia Liga eta Kopa lortu baitzituen. Ligak ihes egin zion ordea azken unean. Hala ere "Mendeko taldea" ezizena eman zioten bere joko erasokorrak txundituta. Bolada on honek 60. hamarkadan ere jarraitu zuen eta Kopa berri bat eta Ligako Kopa eskuratu zituen.

1979an Ligan hirugarren egin zuen eta UEFA Kopa jokatu zuen hurrengo urtean. Final laurdenetara iritsi zen baina Belgradeko Izar Gorriak kanporatu zuen. 1982an Kopa finalerdiak jokatu zituen baina hortik aurrera taldearen gainbheera etorri zen, urte gutxitan hirugarren mailara ere jeitsi zelarik.

2010 urtetik aurrera Premier Ligan aritu da, gehienetan taula erdialdetik behera. 2018an maila galdu du.

Palmaresa

Txapelketa nazionalak

Kanpo estekak


Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.