From Wikipedia, the free encyclopedia
Warner Bros. Entertainment, Inc estatubatuar zinema ekoiztetxe bat da. Berez, mundu osoko zinema nahiz telebistako ekoiztetxe erraldoi eta handienetako bat da. Ekoiztetxe honen barnean zinema konpainia ugari daude, esate batetarako: Warner Bros. Studios, Warner Bros. Pictures, Warner Bros. Interactive Entertainment, Warner Bros. Television, Warner Bros. Animation, Warner Home Video, New Line Cinema, Castle Rock Entertainment, Turner Entertainment, Dark Castle Entertainment edota DC Comics, bai eta aintzinako Hanna-Barbera marrazki bizidun estudio ospetsuaren ondorengoa den Hanna-Barbera Productions ekoiztetxea ere, gaur egun Cartoon Network Studios izenez Turner Broadcasting konpainiaren jabetzakoa delarik.
Warner Bros. | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zinemako produkzio-etxea eta entertainment company (en) |
Jarduera sektorea | entretenimendua, zinemagintza eta video game industry (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | New Line Cinema, Warner Bros. Animation (en) , Warner Music Group, Regency Enterprises (en) , Castle Rock Entertainment (en) , The Ladd Company (en) , Cartoon Network Studios (en) , Metro-Goldwyn-Mayer cartoon studio (en) , Warner Bros. Games (en) , Warner Bros. Home Entertainment (en) , Telepictures (en) , Hanna-Barbera, Warner Bros. Television Studios (en) , Franchise Pictures (en) , DC Comics, DC Studios (mul) eta Warner Bros. Pictures (en) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Barry Meyer |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) |
Jabea | WarnerMedia eta Warner Bros. Discovery |
Zeren jabe | Warner Music Group, UPN, The CW, Warner Bros. Cartoons (en) , Warner-Amex Satellite Entertainment (en) , Warner Bros. Home Entertainment (en) , Warner TV (en) , Warner Bros. Games (en) , NetherRealm Studios (en) , Warner Independent Pictures (en) , DC Comics, DC Direct (mul) , Machinima, Inc. (en) , Fandango (mul) , The Geffen Film Company (en) , The WB 100+ Station Group (en) , Warner Bros. Japan (en) , Warner Bros. Animation (en) , Warner Brothers Burbank Studios (en) eta Old Warner Brothers Studio (en) |
Historia | |
Sorrera | 1923ko apirilaren 4a |
Sortzailea | Albert Warner Harry Warner Sam Warner Jack Warner |
Sorlekua | Los Angeles |
Jasotako sariak | Ohorezko Oscar Saria (1928) : The Jazz Singer Academy Award for Technical Achievement (1933) Roger Award |
webgune ofiziala |
Ekoiztetxearen izenaren jatorria bere sortzaileak izan ziren Warner anaietan datza: Harry Warner (1881–1958), Albert Warner (1883–1967), Sam Warner (1887–1927) eta Jack Warner (1892–1978). Hortik, bere izena, Warner Bros, ingelesez Warner anaiak. Warner anaiek ekoiztetxea 1918an Hollywooden sortu zuten.
Gaur egun ezagutzen dugun Time Warner 1990ean sortu zen, Time Inc eta Warner Comunications taldeen arteko fusio baten ondorioz. Hortik datorkio gaur egun daukan izena, baina fusioa bera aztertu baino lehen, azter ditzagun bere aurrekariak. 1923an sortu zen Time aldizkaria, astero argitaratzen zen Estatu Batuetan eta bertako informazioa zen bere edukia. Hauxe izan zen bertako lehen astekaria. Lau urte beranduago, 1927an Warner Brosek historiako soinuzko lehen luzemetraia kaleratu zuen, “El cantante de Jazz” izenekoa. Luzemetrai hau 1996. urtean estreinatu zen, urte hau kulturaren eta historiaren ikuspegitik markatuz. Kinney National Company 1966an sortu zen konpainia bat da, Kinney Parking Company eta National Cleaning Company-ren arteko fusio baten ondrioa. Honek Warner Bros Seven Arts zinema estudioa erosi zuen, azken honek arazo ekonomikoak zituenean. Honen ondoren, arrakasta handiko estudio batean bihurtu zen bertan sorturiko Woodstock kontzertu- dokumentalak izandako arrakastaren ondorioz. 1972an Kinney National Companyk finantza eskandalu bat zela eta entretenimendurako zeuzkan produktuak banatzeaz gain bere izena aldatu eta Warner Communications Inc hartu zuen. 70eko eta 80ko hamarkadetan zehar Warner Brosek Entretainment Inc-en eta Warner Music Gruopen akzioak bereganatu zituen. Warner Bros. Entertainment Inc. munduko zinema, musika eta telebista produktoreen artean handienetarikoa izateaz gain, konpainia famatu bat da, zeinak Harry Potter, azken urteotako sagarik famatuenetariko bat, pantaila handira eraman du. Konpainiak hainbat subsidiario dauzka, haien artean: Warner Bros. Studios, Warner Bros. Pictures, Warner Bros. Interactive Entertainment, The CW, Warner Bros. Animation, Warner Home Video, New Line Cinema, Castle Rock Entertainment, Turner, Cartoon Network Studios. etc. Warner Music Groupi dagokionez, mundu mailako azoka musikalari dagokionez hirugarren diskografiarik garrantzitsuena da eta hainbat artisten arrakastaren atzean egon da, mundu mailakoen artean Ed Sheeran, Red Hot Chilli Peppers, Coldplay edota Sia, Espainiar estatu mailan berriz Pablo Alboran, Camela edo Sweet California. 1975ean, Steve Ross zuzendari ejekutiboaren zuzendaritzapean, Warner-ek American Express erakundearekin batera Warner-Amex Satellite Entertainment (WASEC) enpresa sortu zuen. Enpresa horren bitartez, kablezko zenbait kanal ezarri zituzten; haietako batzuk ezagunak dira gaur egun: esaterako MTV 1981ean, egun Viacomena dena, 1979an Nickelodeon eta The Movie Channel. Hasiera batean kable bitarteko kanal hauek musikarantz soilik zuzenduta zeuden, nahiz eta gaur egun haien programazioa eta edukia desberdina izan. Nickelodeoren kasuan esaterako, haurrei zuzendutako telesailak emititzen dituzte. 1975an Home Box Office edo ezaguna den bezala HBO, satelite bitarteko emisioa zuen telebistako lehenengo katea izan zen Estatu Batuetan. Gaur egun, Time Warneren menpe dago. HBO, mundu osoan ezaguna den Game of Thrones (Juego de Tronos) seriearen produktorea da. 1976an Turneren harpidetzaren bitarteko WTBS telebista kateak, “Superstation” kontzeptua sortu zuen, zeinak satelitearen bitartez herrialde osoko kable sistemari igortzen dio. Orain komediazko edukiak emititzen ditu eta bere aurkari handiena Comedy Central da. 1980an Turner-ek CCN (Cable News Network) katea estreinatu zuen, zeinak eguneko 24 orduetan zehar berriak emitituko zituen. Estreinaldi honek aldaketa eragin zuen munduan; azken orduko berriak jasotzeko modua aldatu baitzuen. Gaur egun kate hori edatu egin da, telebistako 15 kate izateaz gain, 12 webgune eta irratiko bi emisora baitauzka. radio. Chilen eta Espainian gaztelerazko CNN katea hedatu zen eta azken honetara hedatzearen ondorioz, 1997an Principe de Asturias saria irabazi zuen Gizarte eta Komunikazioaren modalitatean. 1989ko martxoaren 4an Time Inc. eta Warner Communicationsen arteko fusioaren berri eman zen. Paramount Communicationsek fusio hori geldiarazi nahi zuen, horretarako $12,2 milioiko eskaintza luzatu zuen Time Inc. berenganatzeko, baina jokabide honen aurrean Time Inc. Warnerekin fusionatzeko azken honen eskaintza $14,9 mila milioietara areagotu zuen. Paramountek fusioa eteteko beste saiakera bat egin zuen, demanda bat aurkeztu baina ez zen eraginkorra izan eta bi konpainiak 1990eko urtarrilaren 10ean fusionatu ziren; “Time Warner” konpainia sortuz.
1993an US West eta Time Warner elkartzean TW Telecom sortu zen helburu zehatz batekin: fibraren bitarteko telefonoa. Urte horretan bertan Time Warner Entertainment jaio zen, horrela izendatzen zaio US Westek enpresaren entretenimenduko arlotik hartu zuen %26ari eta gaur egun azpi atal bat da Time Warner Cable izenekoa. 1995an Dick Parsons Time Warneren presidentea zen. HBO eta CNN digitalki transmititutako zerbitzuetan bilakatu ziren. Urte bat beranduago, 1996an Time Warnerek Tuner Broadcasting System berenganatu zuen eta horri esker berriro ere kable bitarteko telebistan sartu zen. Horretaz gain, Warner Brosek eskubideak lortu zituen eta salmentaren zein banaketaren arduraduna da. Urte horretan Warner Brosek DVDaren integrazioa gidatu zuen, VHS zintak baztertuz.
2000 urtean azken urteotako fusio garrantzitsuenetarikoa gertatu zen. AOLk (America Online) Time Warner erosi zuen, baina sortutako fusioa berezia izan zen, enpresetako bakoitzak entitate berri batean bilakatu baitzen. Horrela, komisio guztiek onartu ostean 2001eko urtarrilaren 11n fusioa gauzatu zen eta horrela izan zen akzionisten banaketa: AOLkoek Time Warneren %55 edukiko zuten eta Time Warnerek berriz %45, hori horrela izanik Time Warneren zuzendaria fusioa historiako akats handiena gisa hartu zuen. Fusioaren ondorioz sortu zen AOL Time Warner enpresak eragingo zituen ondorioen aurreikuspenak oso onak ziren hasiera batean: Time Warnerek milioika bezero berri izateko aukera aurreikusten zuelako eta AOLk Time Warneren abiadura handiko kableak erabili zezakeen bere erabiltzaileei liburuak, aldizkariak, filmak eta musika eskaintzeko. Baina zoritxarrez aurreikuspen horiek, horretan gelditu ziren, aurreikuspen soiletan. Publizitatearen geldialdia eta interneteko abonatuen hazkundea dela eta AOL Time Warnerek dirutza ikaragarria galdu zuen 2002. urtean. Enpresak jasan zuen egoera kaxkar horrek eragina izan zuen bere egiturari dagokionez; horren adibidea da Gerald Levinek bere postua utzi zuen 2001eko udazkenean enpresaren erritmoa berriro lortzearen ezintasunean. Dick Parsons zuzendari ejekutiboa izan zen eta Bob Pittman operazioen zuzendaria. Gainera kideen arteko akusazioak izan ziren: Time Warnereko zatiketak eragin zuen enpresa honen zuzendariek AOLri leporatzea Time Warner AOL hondoratzea. Badira batzuk Pittman kritikatu zuten, gizon honek arazotik ateratzeko ezarritako helburuak ez zituelako lortu, horregatik Pearsonek Pitmanek dibisioneko zuzendarien gainean zeukan autoritatea moztu zuen. Egoera horrela izanik, Pittmanek dimititu zuen egoerarekin haserre baitzegoen, bi enpresen arteko fusioa desegin nahi zuten Time Warnereko ejekutiboek aldiz dimisio hau ospatu egin zuten. Pitmannen postua bi pertsonen artean banatu zen, batetik HBOko kontseilaria zen Jeffrey Bewkes eta bestetik, Time Warnereko zuzendaria zen Don Logan. Ejekutibo hauek konglomeratuarentzat lortutako arrakasta saritzeko hautatu zituzten, baina batasunaren bidetik jarraitu beharrean, separazioa gauzatzeko urratsak eman zituzten, nahiz eta hasieratik uko egin zioten banaketari. Steve Case, AOL Time Warnereko zuzendariak bere hitzaldiak eta interneteko promesa direla medio protagonismoa lortu zuen arren ezin izan zion aurre egin. Urte horretan, konpainia bere hasierako izenera bueltatu zen, Time Warner, eta Timeren propietatea banandu zuen Direct Holdings Americas, Inc. izenarekin. 2007an, Timer Warner Jeff Bewkes ejekutiboaren menpe zegoenean, AOL eta Time Inc. saltzea erabakitzen dute, Turner Broadcasting, Warner Bros. eta HBO osatzen zuten enpresa txiki bat uzten. 2008an, New Line Cinemaren presidentekide eta zuzendarikide exekutiboa, zinema estudiora uko egin zioten, Jeffrey Bewkes kostuak murriztuko zituelako Warner Brosi emateko. Eta azkenean, 2009ko abenduaren 9an Time Warnerek bere historiako beste atal bat itxi zuen, data horretan gauzatu baitzen AOL eta Time Warneren arteko banaketa.
2010ean NCAA Digital sortu zen. Turner Sports Inc. NCAAren estaldura gestionatu eta indartu zuen 14 urteetan zehar. Urte horretako abuztuan Time Warneren atal latinoamerikarrak, Turner Broadcasting System Latin Americak, Chilevision telebista erosi zuen. Bi urte beranduago, 2012an, Warner Brosen eskubideak Blu-rayra eman ziren, baita titulu batzuen distribuzioa DVDetan ere. Titulu hauen distribuzioa Paramount bitartez egin ziren Estatu Batuetan eta Kanadan. 2014ko ekainaren 6an, Time Warnerek bere atal editoriala Time Inc-etik banatu zuen eta enpresa independente batean bilakatu zuen. Hurrengo urterako, 2018rako, aurreikusita dago Time Warneren mudantza egitea Nueva Yorkeko sede korporatibotik Manhattanera.
thony Adverse (1936)
ll's Kitchen (1939)
Racing Stripes The Phantom of the Opera Million Dollar Baby Constantine The Jacket Miss Congeniality 2: Armed and Fabulous House of Wax Dominion: Prequel to the Exorcist The Sisterhood of the Traveling Pants Batman Begins March of the Penguins Charlie and the Chocolate Factory The Island Must Love Dogs The Dukes of Hazzard My Date with Drew A Sound of Thunder Corpse Bride Duma Good Night and Good Luck Kiss Kiss Bang Bang North Country Harry Potter and the Goblet of Fire Syriana Rumor Has It…
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.