From Wikipedia, the free encyclopedia
Volta aintzira (ingelesez: Lake Volta) munduko urtegirik handiena da azaleraren arabera eta laugarrena bolumenaren arabera. Ghana barnean osorik dagoen urtegi honek 8.502 km² azalera du, iparraldeko muturra Yapei herritik gertu eta hegoaldekoa Akosomboko presan izanik. Akosomboko presak Volta Zuria eta Volta Beltza batzen ditu Volta ibai bakarra sortuz.
Volta aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 85 m |
Mota | urtegi |
Luzera | 550 km |
Azalera | 8.502 km² |
Sakonera | 75 m |
Bolumena | 148 km³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 7°24′N 0°12′E |
Leku geografikoa | Volta |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Volta |
Erresidentzia denbora | 4,3 a |
Arroaren azalera | 385.180 km² |
Albert Ernest Kitson geologoak lehendabizikoz 1916an proposatu zuen Akosomboko presa eraikitzea, baina 1961era arte ez zituzten lanak hasi eta 1965era arte ez zituzten bukatu. Volta aintziraren sorreraren ondorioz, 78.000 lagun inguruk eta 200.000 abelburuk bere etxeak galdu zituzten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.