From Wikipedia, the free encyclopedia
Vladimir Olegovitx Potanin (errusieraz Владимир Олегович Потанин : Mosku, 1961eko urtarrilaren 3a) oligarka errusiar bat da.[1] Bere aberastasuna maileguak akzioen truke programa polemikoaren bidez biderkatu zuen batik bat, 1990eko hamarkadaren erdialdean.[2] 2021ean, Bloomberg Billionaires Index delakoaren arabera, Errusiako bigarren gizon aberatsena zen, eta munduko 10. aberatsena da, $87 mila milioiko balio garbia du bere izenean. Bere hastapenetako bazkide komertziala Mikhail Prokhorov izan zen, 2007an banatzea erabaki zuten arte.[3]
Vladimir Potanin | |||
---|---|---|---|
1996ko abuztuaren 14a - 1997ko martxoaren 17a ← Oleg Lobov (en) - Anatoly Chubais (en) , Boris Nemtsov → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mosku, 1961eko urtarrilaren 3a (63 urte) | ||
Herrialdea | Errusia | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Moskuko Nazioarteko Erlazioen Estatu-institutua | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | enpresaburua, bankaria, politikaria eta Errusiar oligarka | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | first Civic Chamber of the Russian Federation (en) second Civic Chamber of the Russian Federation (en) third Civic Chamber of the Russian Federation (en) fourth Civic Chamber of the Russian Federation (en) | ||
interros.ru… |
Potanin Moskun jaio zen, SESB zaharrean, goi-mailako familia komunista batean.[4] 1978an Nazioarteko Harreman Ekonomikoen Fakultatean ikasten hasi zen, eta ondoren, aitaren urratsei jarraituz, eta Sobietar Batasuneko Kanpo Merkataritzako Ministerioaren "Soyuzpromexport" delakoan hasi zen lanean.[5][6]
Perestroikan, Potaninen irten efgin zen Kanpo Merkataritzako Estatuaren egiturei, eta 1991n Interros elkarte pribatua sortu zuen, aurreko kontaktu eta negozio bideen jakintza aprobetxatuz. Era berean, banku bat sortu zuen, ONEKSIMbank[7][8] , eta 1990 hamarkadako oligarken lehen oldean bezala, inportazio eta esporazioetan eta finantzetan agertutako lehen aukerekin egin zuen dirutza[9].
1990eko hamarkadaren erdialdean, Anatoli Txubais pribatizazioen guruarekin eta Viktor Txernomirdin lehen ministroarekin kontaktu zuzena zuelarik, "maileguak akzioen truke" sistemaren asmatzaileetako bat izan zen, eta horretaz aprobetxatu zenetako bat ere bai: Norilsk Nickel enpresako akzio multzo handiena erosu zuen 170 milioi dolarretan, non 3.300 milioi dolarreko sarrerak eta 1.200 milioiko irabaziak izan zituen 1995ean[9].
Hamarkada amaieran, 1998eko krisi ekonomikoarekin, banku negozioetako batzuetatik erretiratu behar izan zuen Potaninek, baina Vladimir Putinen aroa eta 21. mendea hastearekin, oligarka batzuek agintearen babesa galdu zuten arren, Potaninek aurrera egin zuen, eta nikelean bezala lehengaietan jabetza zuten beste batzuek bezala, oparotasun osoan jarraitu zuen[9].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.