Vistulako itsas aintzira
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vistulako itsas-aintzira (polonieraz: Zalew Wiślany; errusieraz: Калининградский залив, translit.: Kaliningradskiy Zaliv; alemanez: Frisches Haff; lituanieraz: Aistmarės) Itsaso Baltikoaren ondoan dagoen ur gazikarako masa da, Gdańskeko golkotik, Vistularen kordoia izenaz ezagutzen den hareazko lerro batek banandua; aintziraren ura, nagusiki, Vistula ibaitik dator. Vistulako badia edo Vistulako golkoa bezala ere ezagutzen da.
Vistulako itsas aintzira | |
---|---|
Mota | badia, objektu geografiko eta turismo-atrakzioa |
Sakonera | 5 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°28′35″N 19°46′04″E |
Honen parte da | Itsaso Baltikoa |
Hidrografia | |
Betebidea |
Pregolia- Kaliningrad ondoan itsasoratzen dena- eta Vistula -aintzirari emari gehien ematen diona- aintzira betetzen duten ibai nagusia dira. Aintzirak Baltiyskeko itsasarteren bidez itsasoarekin lotura du.
Vistulako itsas-aintzira Polonia eta Errusiaren artean banatuta dago. Bere urek bustitzen dituzten hiri nagusiak Kaliningrad, Baltiysk eta Primorsk (Errusian) eta Elbląg, Tolkmicko, Frombork eta Krynica Morska (Polonian) dira. Trafiko gehien duen Poloniako portua Elblągekoa da, baina mugako arazoak eta itsasorako irteera Errusian egoteak gainbehera ekonomikoa ekarri du portuarentzat.
Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.