Vishnu (sanskritoz: विष्णु, Viṣṇu ahoskatua) hinduismoaren tradizio vishnuitan jainko gorena da. Adi Shankara filosofoaren smarta jarraitzaileek, beste hinduen artean, Vishnu Panchayatana puja edo Jainkoaren bost lehen mailako itxuretako baten moduan gurtzen dute[1]

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Vishnu
hinduismo
Thumb
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
IkonografiaSudarshana Chakra (en) Itzuli, shankha (en) Itzuli, Kaumodaki (en) Itzuli eta Padma (en) Itzuli
BaliokideakSriman (en) Itzuli eta Narayana (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Lakshmi
Seme-alabakKamadeva (en) Itzuli, Ayyappan (en) Itzuli, Devasena, Valli (en) Itzuli eta Mangala (en) Itzuli
Itxi

"Vishnu Sahasranama" zerrendak[2] Visnu Paramatma (Arima Gorena) eta Parameshwara (Jainko Gorena) izendatzen ditu.

Tri-murti (euskaraz: "hiru forma"; Sanskritoz: trimūrti) kontzeptu hinduistan sorrera, kontserbazio eta suntsipen zikloak jainkoak irudikatzen dituzte: Brahma sortzailea, Vishnu kontserbatzailea eta Shiva suntsitzailea.

Ezaugarriak

Vishnuren ezaugarriak jainko Goren moduan zenbatezinak badira ere, baditu sei ezaugarri nagusiak:

  • Jñāna (Orojakina)
  • Aishvarya (Burujabetza)
  • Shakti (Energia edo ahalguztiduntasuna)
  • Bala (Indarra)
  • Vīrya (Kemena)
  • Tejas (Distira edo bere burua aski izatea)[3]

Avatarrak

Sakontzeko, irakurri: «Avatar»

Vishnuk hamar avatar nagusi ditu, dashavatara izenekoak:[4]

  1. Matsya, Hayagriva hil zuen ukabila gizakiak salbatuz.
  2. Kurma, Ozeanoetan Devas eta Asuras lagundu zituen dortoka.
  3. Varaha, Hiranyaksha hil zuen basurdea, Lurra salbatuz.
  4. Narasimha, Hiranyakashapu demonioa menderatu zuen lehoia.
  5. Vamana, erraldoi bilakatu zen ipotxa Bali erregearen eskuetatik mundua salbatzeko.
  6. Parashurama jakintsua, Treta Yugan agertu zen Rama aizkoraduna.
  7. Rama, Sri Ramachandra, Raavanan demonioen erregea hil zuen Ayodhyako printze eta erregea.
  8. Krishna Dwapara Yugan agertu zena.
  9. Buda, gogargietsia.
  10. Kalki edo betikotasuna, Kali Yugaren amaieran agertuko dena.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.