From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Marie Théodore Vincent d'Indy (Paris, Frantzia, 1851ko martxoaren 27a - ibidem, 1931ko abenduaren 2a) musikagilea eta pedagogoa izan zen. Wagnerren jarraitzaile sutsua izaki, haren eragina nabaria du. Bere drama lirikoetan leitmotiv egitura erabili zuen.
Vincent d'Indy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Marie Théodore Vincent d'Indy |
Jaiotza | Parisko 10. barrutia eta Paris, 1851ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 7. barrutia eta Paris, 1931ko abenduaren 2a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Aita | Antonin d'Indy |
Ama | Mathilde d'Indy |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | César Franck Albert Lavignac (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, idazlea, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea, organista, biolontxelista, irakaslea, kritikaria eta musika-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ligue de la Patrie Française (en) |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
C. Francken ikasle izan zen. Kontrapuntua, harmonia, konposizioa eta organoa landu zituen harekin. Le chant de la cloche (1879-1883, Kanpaiaren kantua) izeneko lanarekin Paris Hiria saria irabazi zuen, eta 1885 inguruan, frantses musika-eskolako kide nagusietakoa zen. 1886ko udan bere lanik adierazgarrienetako bat plazaratu zuen: Symphonie sur un chant montagnard français (Frantziako menditar kantu bati buruzko sinfonia).
Musika sortzeaz gainera, beste alor batzuk ere landu zituen. Piano-jotzailea izan zen, hizlaria, polemista, musikologoa, transkribatzailea, koru- eta orkestra-zuzendaria. 1896an, arrakasta handia izan zuen, ballet baten musika ziren Istar izeneko orkestrarako bariazioekin. 1894an, Schola Cantorum delakoa sortu zuen, eta bera jarri zen zuzendari.
Emiliana de Zubeldia (1888-1987) orkestra zuzendari, irakasle, konpositore eta pianistak berarekin ikasi zuen Pariseko Schola Cantorum-ean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vincent d'Indy |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.