Villar de los Navarrosko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Villar de los Navarrosko gudua 1837ko abuztuaren 24a karlisten garaipena liberalen gainean izan zen. Gudua Villar de los Navarros herrian, Zaragozako probintzian, gertatu zen, Lehen Karlistaldian, Errege espedizioa izeneko kanpaina militarraren barruan. Garaipenak karlistei Madril gainean heltzeko bidea eta gerra irabazteko aukera zutela eman zien.
Villar de los Navarrosko gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Karlistada | |||
Ferrer Dalmau margolariaren "Calderote" lana. | |||
Data | 1837eko abuztuaren 24a | ||
Lekua | Villar de los Navarros Aragoi | ||
Koordenatuak | 41°09′31″N 1°02′35″W | ||
Emaitza | Karlisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Karlos Maria Isidro Borboikoak Errege espedizioa antolatu zuen Espainian zehar. Azken helburuak Madril hartzea eta Elisabet II.a Borboikoa tronutik kentzea ziren. Erregina orduan zazpi urte zituen. 1837ko maiatzaren 15ean espedizioa Lizarratik atera zen; 11000 soldadu eta 1200 zaldun ziren. Ekainan Kataluniara heldu ziren eta han laguntza gehiago bildu zuten. Oztopo ugari gainditu ondoren, espedizioak Ebro ibaia igaro zuen eta Cabrera buru karlistarekin bildu zen. Abuztuaren hasieran, 18000 soldadu baino gehiagorekin, espedizioak Madrilgo bidea hartu zuen. Karlistak Aragoian zehar igarotzen ari zirenean Marcelino Oraá general liberalak karlistei eraso egitea erabaki zuen.
Abuztuaren 23an, 12.500 karlista, Karlos Maria Isidro Borboikoaren beraren agindupean, Villar de los Navarros herrira heldu ziren. 24an, José de Buerens liberalak haien aurkako eraso hasi zuen. Karlistek, zuten nagusitasuna ikusita, erantzun zuten. Isabelinoen zaldunderariaren erasoa erantzun ondoren, liberalak inguratu zituzten. Buerens kontraerasoa saiatu zen baina haien gidak lurraldea ez zuen ondo ezagutzen eta liberalak amildegi batera eraman zituen. Han karlistek erabat harrapatu zituzten. Karlistek ezkerreko hegaletik eraso egin zuten garaipena erabat lortuz. Bizirik atera ziren Elizabet erreginaren aldekoek Herrera de los Navarrosen eta Belchiten babesa hartu zuten. Ondoren Karlos Mariak Madrilgo bidean jarraitu zuen, handik aurrera oztoporik gabe.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.