Vigan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vigan (ingelesez: City of Vigan; gaztelaniaz: Ciudad de Vigan; ilokeraz: Siyudad ti Vigan) Ilocos eskualdeko hiria da, Filipinetan. Luzon uhartearen ipar-mendebaldean kokatua dago, Hegoaldeko Txinako Itsasoaren ertzean.
Vigan Hiri Historikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Calle Crisologo | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 502 |
Kokalekua | Filipinak |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Koordenatuak | 17.575°N 120.388°E / 17.575; 120.388 |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
2000ko erroldan, hiriak 43.143 biztanle zituen, 9.193 etxetan. Hiru ibaik inguratzen dute hiria: Abra, Mestizo eta Govantes.
UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1999an, Asiako espainiar hiri kolonial hoberen gorde dena delako. Bertan, bizimodu eta arkitektura asiarra, batez ere txinatarra, Espainia eta Mexikoko arkitektura eta hirigintzarekin nahastuta agertzen dira.