Botikaria eta Parisko Komunako communarde (1848-1881) From Wikipedia, the free encyclopedia
Victorine Eudes, Victorine Louvet ezkondu aurretik, 1848ko urriaren 18an jaio zen Roye-n, eta 1881eko ekainaren 2an hil zen Parisen (7. barrutia). Militante errepublikanoa izan zen, eta communarde 1871ko Parisko Komunan.[1] Eudes jenerala (La générale Eudes) esaten zioten, bere senarra, Emile Eudes jenerala, Komunako buruzagietako bat izan zelako.[2]
Victorine Eudes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Victorine Louise Louvet |
Jaiotza | Roye, 1848ko urriaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 7. barrutia, 1881eko ekainaren 2a (32 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Émile Eudes (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Communarda |
Victorine Louvet Louise Michel-en ikasle eta maistra laguntzailea izan zen.[2][3] Laborategiko teknikariaren azterketak arrakastaz egin zituen eta Magenta bulebarreko farmazia batean lan egiten hasi zen.[4]
Victorinek Émile Eudes, Blanquiren jarraitzaile errepublikanoa, Saint-Antoine aldirian farmazia ikasten ari zenean ezagutu zuen.[2] Victorineren ama mesfidati agertu arren, ezkondu egin ziren.[2] Bere lehen alaba, Jeanne-Lucie, 1868an jaio zen.[5]
Émile Eudesek, August Blanquirekin batera, 1870eko abuztuaren 14an Villette auzoko suhiltzaileen parke bateko arma-biltegi baten aurka egindako atentatuan parte hartu zuen. Émile atxilotu egin zuten eta Parisko Sainte-Pélagie kartzelan espetxeratu. Senarrari bisita egitera presondegira zihoala, Victorine Eudesek Louise Michel aurkitu zuen berriro, bera ere xede berarekin baitzihoan hara.[2] Handik aurrera lagun egin ziren.[6] Bere senarraren aurkako prozesuan, Victorinek uko egin zion Blanqui, atentatuaren egile intelektuala, salatzeari.[7]
Eudesek, Parisko Komunan, ardurak izan zituen gerraren administrazioan.[8] Era berean, Issyko gotorlekuaren barrikadetan Parisko defentsan parte hartu zuen Versaillesko tropen aurka, Louise Michel eta Malvina Poulainekin batera.[3]
Louis Barronek, bere memorietan, Beauforteko Kondearen, communard-en Estatu Nagusiko ofizialaren, maitalea ere izan zela adierazi zuen; baina badirudi Versaillesko gobernuaren aldekoen kalumnia bat izan zela bere izen onari kalte egiteko.[9]
Senarrak ozta-ozta iskin egin zion errepresioari eta Suitzara ihes egin zuen.[10] Victorine, nekazariz mozorrotuta, eta familiako gainerako kideak harekin elkartzea lortu zuten.[2][10][11] Ondoren, 1871ko irailean, familiak Londresera ihes egin zuen.[10] Han jostun gisa lan egin behar izan zuen familia mantentzeko. Émile Eudesi, 1872ko abuztuaren 2an, Frantziatik kanpo zegoela, heriotza-zigorra ezarri zioten. Horren ondorioz, familiak ezin zuen Frantziara itzuli. Bere bigarren alaba, Blanche, Camden Town-en jaio zen, 1872ko azaroaren 16an.[5] Senarra Edinburgora joan zen bizimodu hobearen bila. Han frantseseko irakasle gisa lan egin zuen Yarmoutheko Errege Itsas Akademian, gazteria aristokratiko britainiarraren eliteari erreserbatutako erakundean. Émile eta Hélène, hirugarren eta laugarren alabak, 1875ean eta 1876an jaio ziren, hurrenez hurren.[5][10]
1879ko martxoaren 3ko amnistiaren ondoren, familia Parisa itzuli zen.
1888an, senarra hil zenean, Henri Rochefort bere lau alaben tutoretzaz arduratu zen.[2] Jeanne-Lucie Adrien Farjat blanquistarekin ezkondu zen.[2][12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.