margolari hungariarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Victor Vasarely (Pécs, Hungaria, 1906ko apirilaren 9a - Paris, Frantzia, 1997ko martxoaren 15a) margolaria izan zen. Jaiotzaz hungariarra, frantses hiritartasuna hartu zuen.
Victor Vasarely | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vásárhelyi Győző |
Jaiotza | Pécs, 1906ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Hungaria (1906 - 1997) Frantzia (1961 - 1997) |
Bizilekua | Frantzia |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1997ko martxoaren 15a (90 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Eötvös Loránd University (en) (1925 - : medikuntza |
Hizkuntzak | frantsesa hungariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista bisuala, eskultorea, diseinatzailea, artista grafikoa, grabatzailea eta ilustratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris eta Budapest |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Pop Artea Op arta |
Genero artistikoa | arte abstraktua Arte zinetikoa |
pierrevasarely.com | |
Budapesten egin zituen ikasketak. Op Art mugimenduko margolari nagusietako bat da. Budapesten hasi zen lanean, Bauhausko tradizioan. Vasarelyk arte abstraktuan jarri zuen arreta osoa, Mondrianen eta Maleaicen lanetan bereziki. Haren pinturan eta idazkietan argi ikusten da zenbaterainoko eragina izan zuten haien lanek. 1930ean, Hungariatik alde egin eta Parisa joan zen bizitzera. Hasieran publizitatean aritu zen, ikerketan eta bere lanean sakontzen jarraitzen zuen bitartean. 1940tik aurrera, bere estiloko ezaugarri nagusiak, forma geometrikoak eta koloreak elkarren eraginean, erabiltzen hasi zen. 1950-1960 urte-bitartean egin zituen lan garrantzitsuenak, kolore argiagoak eta indartsuagoak hartuta, ilusio optikoaren bitartez higiduraren sugestioa sortzeko ikuslearengan. Lan horien artean aipagarriak dira Sirius II, Ondho, eta Arny-C. 1959. urtean frantses herritartasuna hartu zuen, eta 1970ean Vasarely Fundazioa sortu zuen, berak diseinatutako etxe batean, Aix-en-Provencen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Vasarely |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.