![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fc/Flag_of_Vichada.svg/langeu-640px-Flag_of_Vichada.svg.png&w=640&q=50)
Vichada (departamendua)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vichada Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena, Orinocoko eskualdean. Iparraldean Casanare eta Arauca departamenduekin eta Venezuelarekin du muga, ekialdean Venezuelarekin, hegoaldean Guainía eta Guaviarerekin eta mendebaldean Meta eta Casanarerekin[1]. 100.242 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 73.702 biztanle zituen[3]. Hiriburua Puerto Carreño da (14.522 biztanle 2010ean[4]).
Datu azkarrak Administrazioa, Eskualdea ...
Vichada | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Eskualdea | Orinocoko eskualdea | ||
Hiriburua | {{{hiriburu}}} | ||
ISO 3166-2 | CO-VID | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 4°38′N 69°14′W | ||
![]() | |||
Azalera | 100.242 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 73.702 biztanle | ||
Urtea | 2016ko zenbatespena | ||
Dentsitatea | 0,7 bizt/km² | ||
http://www.vichada.gov.co/index.shtml#8 |
Itxi
Departamendu honetan dago El Tuparro Parke Nazionala, Unescok 1979an Biosfera Erreserba izendatu zuena.