From Wikipedia, the free encyclopedia
Venezuelako krisia herrialdeak 2013. urtearen hasieratik pairatzen duen krisi politiko, ekonomiko eta sozialari egiten dio erreferentzia.
Venezuelako krisia | |
---|---|
Mota | gertaera socioeconomic crisis (en) krisi politiko |
Indarraldi | 2010 - |
Data | 2010 |
Kokaleku | Venezuela |
Herrialdea | Venezuela |
Kausa | 2013–present economic crisis in Venezuela (en) corruption in Venezuela (en) shortages in Venezuela (en) crime in Venezuela (en) Kontzientzia preso |
Honen ondorioa | langabezia Gosete Bolivarian diaspora (en) protests against Nicolás Maduro (en) 2017 Venezuelan protests (en) Venezuelan migration crisis (en) Energy crisis in Venezuela (en) |
Osatuta | |
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Herrialdearentzat, krisiak hainbat arazo ekonomikoen pilaketa ekarri zituen: finantza krisia, oinarrizko produktuen eta botiken eskasia, enpresa pribatuen itxierak eragindako langabeziaren gorakada eta eskualdeko beste herrialdeetarako migrazio masiboa.[1] Era berean, bankuek enpresa pribatuari emandako kredituaren murrizketa, hiperinflazioa eragin zuen gobernu zentralak Venezuelako Banku Zentralaren (BCV) bidez egindako diru-politikaren esku-hartzea, ustelkeria politikoa, produktibitatearen eta lehiakortasunaren narriadura, petrolioaren prezioen beherakada (industria honek Venezuelan izan duen krisirik handiena eragin zuena) eta beste arazo batzuek krisia larriagotzea eragin dute.[2]
Krisiak bi protesta mugimendu sozial gogor sortu ditu, bata 2014an eta bestea 2017an. Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoaren arabera, polizia-aparatuek eta para-polizialek gogor zapaldu zituzten protestak, eta parte-hartzaileen giza eskubideak behin eta berriz urratu zituzten, arrazoi politikoengatik hainbat biktima eta preso utziz.[3]
Aldi honetan bertan Venezuelak krisi politiko sakona jasan du. 2015eko abenduan, oposizioak eserlekuen bi herenak eskuratu zituen Asanblea Nazionalean.[3] 2016ko urtarrilean, Auzitegi Gorenak- 2015eko abenduan chavismoaren aldeko Asanblea Nazionalak hautatua- Amazonas estatuko diputatuen aukeraketan irregulartasunak aipatuz, Asanblea Nazional berria "men egin gabe" zegoela deklaratu zuen eta bere erabaki guztiei balio juridikoa ukatu zien.[3] Urte horretan bertan, Batasun Demokratikoaren Mahaia alderdiak (MUD) Nicolás Maduro presidentearen aurkako errebokazio-erreferendum bat hasi zuen, eta 2016ko urrian Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) mugarik gabe bertan behera utzi zuen erreferenduma.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.