From Wikipedia, the free encyclopedia
Vaya semanita (euskarazko esanahia: «hau astea!» edo «a zer astea!»), ETB 2n egiten den umore telebista saioa da. Hasiera batean katearentzako garrantzia handirik gabeko umore saio arrunt bat zen arren, gerora eta ikusleen erantzuna ikusita saioaren ordutegia ikusle gehieneko orduetara aldatu zen, eta saioaren egitura ere aldatuz joan zen.
Vaya semanita | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 12 |
Atalak | 378 |
Ezaugarriak | |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Aurkezlea | Óscar Terol eta Andoni Agirregomezkorta |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 2 |
Hasiera-data | 2003 |
Amaiera-data | 2016 |
Euskal Herriko politikari buruz sketch komikoak egiten dituzte aktoreek saioan.
Oscar Terolek aurkezten zuen 2005. urte arte. Geroztik, Andoni Agirregomezkorta dabil aurkezle lanetan.
Ekoizleak egile eskubideak saldu zizkion Telecincori, eta hark egitura bereko saioa sortu zuen, Agitación + IVA izenekoa.
2005eko urrian TVE Espainiako telebista kate publikoan, Made in China saioa hasi zuten, aurretik Vaya semanitan aritutako kide ugarirekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.