Vasylkiveko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vasylkiveko gudua Errusiar Federazioaren eta Ukrainaren arteko gudu bat izan zen, 2022ko otsailaren 26an gertatutakoa 2022ko Ukrainaren inbasioan parte bezala.[5]
Vasylkiveko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 26 | ||
Lekua | Vasylkiv, Kiev Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 50°10′39″N 30°19′18″E | ||
Egoera | Ukrainak irabazi | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Otsailaren 26ko goizaldean, Errusiako Indar Aerogarraiatuetako paraxutistak Vasylkiv hiritik gertu lurreratzen hasi ziren, Kiev hiritik 40 kilometrora, hegoaldera dagoen hiria; izan ere, helburua bertan kokatzen den Vasylkiveko Aire Basea ziurtatzea zen. Lurreratzearen ondorioz, Errusiako paraxutisten eta Ukrainako defendatzaileen arteko borroka gogorrak gertatu ziren hirian.[6][7]
Ukrainako agintarien arabera, goizaldeko 01:30etan, Ukrainako Su-27 ehiza-hegazkin batek paraxutistak zeramatzan Ilyushin Il-76 errusiarra eraitsi zuen.[8][9] 03:20etan, gainera, bigarren Il-76 bat eraitsi omen zuten aldirietako Bila Tserkva hiriaren gainean.[10][11][12]
Natalia Balasynovytx-ek, Vasylkiveko alkateak, adierazi zuen 200 ukrainar baino gehiago zauritu zirela guduan zehar.[13][14] Geroago esan zuenez, ukrainar indarrek paraxutista errusiarrek eginiko hiriaren zein kale nagusiaren inguruko aire base militarraren aurkako erasoa uxatu zutela, hiriaren egoera baretu zelarik.[15][16] Wall Street Journal egunkariak jakinarazi zuenez, Ukrainako Indarrek hiria patruilatu zuten goizean zehar, errusiar atzeratuak bilatzen ari zirela.[17][18]
Otsailaren 27ko goizaldean, Errusiako misil batek Vasylkiveko petrolio-biltegi bat jo eta su eman zion.[19] Martxoaren 12an, Errusiaren bigarren misil-eraso batek aire-basea suntsitzea lortu zuen.[20]
Apirilaren 2an Kiev Oblast osoa –Vasylkiv hiria barne, beraz– inbaditzaileetatik libre zegoela deklaratu zuen Ukrainako Defentsa Ministerioak, Errusiako tropek eremua utzi ostean.[21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.