Usansolo
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Usansolo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da.[4] Bilboaldean dago, eta mugakide ditu Txorierri, Durangaldea eta Arratia eskualdeak. Udalerriei dagokienez, mugakide ditu Bedia, Zeberio, Zaratamo eta Galdakao, eta azken horren parte izan zen harik eta 2022ko azaroaren 23an desanexioa onartu zen arte. 2022an 4.520 biztanle zituen, 7,27 kilometro koadrotan. Usansolon dago Galdakao-Usansolo Ospitalea, Bizkaiko hegoaldeari zerbitzu ematen dion ospitalea.
Egunotan erabaki da Usansoloren desanexioak aurrera egitea. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Usansolo | |||
---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||
Lurraldea | Bizkaia | ||
Eskualdea | Bilbo Handia | ||
Izen ofiziala | |||
Posta kodea | 48960 | ||
INE kodea |
| ||
Herritarra | usansolotar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°13′19″N 2°49′07″W | ||
Azalera | 7,27 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.570 (2023) 904 (2007) | ||
Dentsitatea | 6,29 bizt/km² | ||
Zahartze tasa[1] | % | ||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ | ||
Ekonomia | |||
Jarduera tasa[1] | % (2011) | ||
Genero desoreka[1] | % (2011) | ||
Langabezia erregistratua[1] | % (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1] | % (2010) | ||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||
Etxeko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 2023. urtea | ||
Webgunea | usansolo.eus |
Trenbidea eraikitzearekin batera hasi zen urbanizatzen, XIX. mendearen amaieran. Lehenago, baserriak eta ortuak ziren nagusi, eta hamarkadek aurrera egin ahala etxebizitza blokeak eraiki ziren. Galdakaoko udalerrian eraikitzeko geratzen diren lur gehienak Usansolon daude gaur egun.
2022ko azaroaren 23an, Usansoloko hainbat herritarrek 40 urtez egindako eskariari erantzunez, Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu zuten Usansolo udalerri bihurtzea, Galdakaotik bananduta. Hala ere, PSOE alderdiak adierazi zuen Espainiako Erresumak erabaki horren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
3.660 | 3.655 | 3.678 | 3.743 | 3.704 | 3.696 | 3.662 | 3.666 | 4635 |
Usansolo Galdakaoko auzo izateari utzita udalerri bihurtzeari buruzko kontsulta 1987an antolatu zen lehen aldiz, eta orduan nagusi zen herri bereizia izateko nahia.[6]
2011n egindako udal hauteskundeetan, Usansolo Herria alderdia aurkeztu zen, eta 1.593 boto jaso zituen. Ondorioz, Galdakaoko Udalean bi zinegotzi ditu. Alderdi horren helburu nagusia da Usansolo, gaur egun Galdakaoko auzoa, udalerri bihurtzea.
2014ko urriaren 6an, EAJk iritzia aldatu zuen, eta babesa eman zion Usansoloko herri galdeketari. Bizkaiko Batzar Nagusien babes zabala izango zuen. EH Bilduk eta PSE-EEko batzarkideen babesari EAJrena gehitu zitzaion.[7] Urriaren 9an, EAJk ere sustatuko zuela Usansoloko kontsulta zabaldu zen. Ibon Uribe alkate jeltzaleak kontsultaren prozesua hasteko ekimena proposatuko zuen. Itsas Aurre elkarteak Igeldorekin ere Usansolon zuten jarrera bera agertzeko eskatu zien EAJri, PSE-EEri eta PPri.[8] Azaroaren 18an jakin zenez, 3.000 pertsonak bozkatu ahalko zuten Usansolon egingo zen kontsultan. Kontsulta honek hala ere ez zuen zerikusirik Galdakaoko Udalak 2015. urteko otsailerako antolatu nahi zuenarekin.[9] Azaroaren 23an, udalerri izan nahi zuten bozkatu zuten.[10] Herritarren % 73 inguruk bozkatu zuten ea Usansolo udalerri izatea nahi zuten; % 90ek, desanexioaren alde egin zuen.[11] Horren aurrean, Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak esan zuen arazoa Osoko Bilkuran konpon zitekeela.[12] Udalerri bilakatzeko bidean, hurrengo urratsa foru araua aldatzea zen. Usansoloren desanexioaren aldekoak pozik agertu ziren galdeketaren emaitzekin eta Galdakaoko Udalak «errespetua» azaldu zuen kontsultarekiko.[13] Azaroaren 27an, Usansolo herri izateko bide orria onartu zuen Galdakaok eta Aldundiari foru legea aldatzeko eskatu zion. Bestalde, galdeketa egingo zuten.[14]
2015eko urtarrilaren 10ean, Usansolo Herria plataformak «borondate falta» leporatu zion Unai Rementeriari.[15] Urtarrilaren 13an, Usansoloren desanexioa debekatzen duen foru araua aldatzeko prest azaldu zen Unai Rementeria.[16]
2022ko martxoan Galdakaotik bereiziriko herri izatearen alde bozkatu zuen herritarren % 81ek (hautesleen % 63k eman zuen bozka). Bozka Galdakaoko udalak antolatu zuen, baina ez zen loteslea izan eta beraz Bizkaiko Batzar Nagusien esku geratu zen erabakia.[6][17]
Usansolo Galdakaoko herrigunetik hiru kilometrora egonda, udalerri independente bat osatzeko ekimen ugari izan zen duela hamarkada batzuk. 2008an Lamintxu Gazte Asanblada sortu zen, Usansoloko gazteek dituzten arazoak konpontzeko eta Usansoloren desanexioa bultzatzeko, Usansolo herri independente bihurtzeko.
Usansolon daude Isasi Goikoa eta Lekue dorreak.
Galdakaoko Ospitalea Usansolo alboan dagoen Labea auzoan dago eraikia.
Usansolon dago Euskotrenen Usansolo-Galdakao geltokia.
Hauek dira usansolotar ospetsu batzuk:[18]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.