From Wikipedia, the free encyclopedia
Santa Urtsula Ledóchowska[1] (polonieraz: Urszula Ledóchowska), jaiotzez Julia Maria Halka-Ledóchowska z Leduchowa[2], (Loosdorf, Austriar Inperioa, 1865eko apirilaren 17a – Erroma, Italia, 1939ko maiatzaren 29a) poloniar moja, misiolari eta irakaslea izan zen, Jesusen Bihotz Agonizanteren Urtsulatarren kongregazioaren sortzailea.
Urtsula Ledóchowska | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Loosdorf (en) , 1865eko apirilaren 17a | ||
Herrialdea | Polonia Austria | ||
Bizilekua | San Petersburgo | ||
Heriotza | Erroma, 1939ko maiatzaren 29a (74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Udako hilerria | ||
Familia | |||
Aita | Antoni August Ledóchowski | ||
Ama | Józefa Ledóchowska | ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Ledóchowski (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | poloniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | misiolaria, moja, irakaslea eta hezitzailea | ||
Jasotako sariak | |||
Santutegia | |||
Maiatzaren 29 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Urtsulatarrak |
Antoni August Ledóchowski (1823-1885) eta Józefina Salis-Zizersen (1831-1909) bederatzi seme-alabetako bat zen[3]. Jaiotzez Julia Maria jarri zioten izena[2]. Haren ahizpetako bi (Maria Teresa eta Ernestyna[4]) ere moja egin ziren, eta Włodzimierz neba Jesusen Lagundiako apaiz[5].
1873an edo 1874an familia Sankt Pölten hirira joan zen bizitzera[3][6]. Han Julia eskola katoliko batean ikasi zuen[3]. 1882an aitak lursail bat eskuratu zuen Lipnica Murowanan (Tarnów ondoan). Hurrengu urtean familia hara joan zen eta han aita hil zen 1885ean baztangaren ondorioz[7].
1886ko abuztuaren 18an Juliak nobiziotza hasi zuen Santa Urtsularen Ordenan, Krakovian. 1887an abitua jantzi zuen eta Maria Urtsula Jesusena erlijio-izena jarri zioten. 1889ko apirilaren 28an betiko botoak eman zituen[8]. Neska ikasleentzako etxea ireki zuen Krakovian[6][7][3]. Gero Pio X.a aita santuaren bedeinkapen berezi batekin, San Petersburgora joan zen eta, Konstantin Budkiewicz apaizak aginduz, bertan bizi ziren poloniar haur eta nerabeentzako Santa Katalina Etxea sortu zuen[8]. Arropa zibila janztera behartu zuten geroztik, Errusiako Inperioan erakunde katolikoak legez kanpokoak baitziren. 1914an Errusiatik kanporatua izan zen eta Suedian bilatu zuen aterpea, baina Errusian geratu ziren erlijiosoekin harremanetan jarraitu zuen[6][7].
Stockholmen finkatu zen eta nesken hizkuntza-eskola bat eta etxeko ekonomia eskola bat sortu zituen. 1917an Polonica liburua argitaratu zuen hiru hizkuntzetan. Danimarkan umezurztegi bat eta etxeko ekonomia eskola bat sortu zituen Aalborgen 1918an. 1920an Poloniara itzuli zen beste 40 mojekin eta 1920ko ekainaren 7an Jesusen Bihotz Agonizanteren Urtsulatarren kongregazioa sortu zuen[3][7][8]. 1928an zentro erlijioso bat sortu zuen Erroman, non denbora batez bizi izan zen Benedikto XV.a aita santuak gonbidatuta[6].
1939an hil zen Erroman, kartzinomak jota[7].
Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen Poznańen 1983ko ekainaren 9an eta kanonizatu zuen Erroman 2003ko maiatzaren 18an. Haren eguna maiatzaren 29an ospatzen da[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.